Urte amaiera guziz, Euskal Monetak «Eusko %3»-a banatzen die berrogei bat elkarteei. 2017an, kopurua 13 334 euskokoa izan zen, eta aurten, kopurua askoz handiagoa izanen da.
Nola dabil? Euskora kidetuz lagun bezala aukeratu duzun elkarteak urtean euskotan egin dituzun erosketen %3a jasotzen du. Urteko Eusko %3aren banaketa zeremonia abenduaren 22an larunbatarekin, Donibane Garazin egingo da, merkatu estalian, Garazi-Baigorriko Komertzio Batasunak proposatuko dituen animazioen karietara.
Egitaraua:
- 16etan edo 16:30etan: Magia ikusgarria
- 18etan: «Eusko 3%»-aren banaketa
- 18:30etan: Arno beroa, jatekoa eta ondotik lanterna askatzea
- 20etan: Eusko poteoaren hasiera Café de la Paix ostatuan
- 21etan: Poteoaren segida Xoko ostatuan
- 22etan: Poteoak segitzen du Olharan trinketean!
Garazi-Baigorriko Batasun Komertzialak ditu eskaintzen magia ikusgarria, arno beroa eta linterna askatzea.
Zeremonian eta Eusko poteoan kopuru handian ikusiko zituztegula espero dugu!