Egina da: urte bat iraun duen mobilizazio baten ondotik, abendu hasieran Baionako Herriko Etxeak bere lehen eusko ordainketak egin ditu. Lehen aldia da lekuko elkargo batek tokiko moneta batekin ordainketak egiten dituela! Martine Bisauta, Garapen Iraunkorraz arduratzen den Auzapez ordearen ordainsariaren zati bat, eta Jean Claude Iriart oposizio abertzaleko hautetsiaren ordainsari osoa ordainduak izan dira, beraiek eskaera egin ondoren.

Herriko gastuak euskotan ordaintzeko aukera Baionako herriko kontseiluak aho batez bozkatu zuen 2018ko uztailan, baina, Estatua aurka jarri zen berehalako auzi bat abiatuz. Hasieran, Paueko auzitegi administratiboak bidegabetzat jo zuen Estatuaren eskaera, baina, ondotik Bordaleko dei auzitegi administratiboak Baionako Herriko Etxea eta Euskal Monetaren arteko hitzarmenaren aplikazioa gibelatzea erabaki zuen funtsari buruzko auzia izan arte. Baionako Auzapezak Jean-René Etchegaray, afera kasaziora eramatea erabaki du Estatu Kontseiluaren aitzinean. Ondorioz, 2018ko maiatzan Estatuak negoziaketa bat proposatu zuen. Negoziaketa horiei esker hasieratik Herriko Etxeak eta Euskal Monetak proposatua zuten dispositiboa baieztatua izan zen hitzarmenaren berriz idazkera ttipi batekin.

 

Zirkuitu ekonomikoen birtokiratzea

Zertan da horren garrantzitsua lekuko elkargo batek ordainketak tokiko monetan egitea eurotan baino? Lekuko elkargo baten aurrekontuaren zati bat tokiko zergetatik heldu da. «Gure lurraldeko dirua da, Euskal Herriko ekonomia eta indarretik dator, beraz ez dugu zergatik ez zaindu behar diru hori gure lurraldean geratu dadin», azpimarratu du Jean René Etchegarayek. Enpresa bat, elkarte bat edo hautetsi bat tokiko monetarekin ordainduz, elkargoak badaki diru horren parte handi bat lurraldean berriz erabilia izango dela.

«Ekintza horretan sartuz, Herriko Etxeak nahi dio, lehenik, tokiko moneta bati bere lurraldearentzat duen interesa aitortu, jarraitu du Martine Bisautak. Tokiko ekonomiaren alde egiten du lekuko enpresak eta ekoizpenak lehenetsiz, eta inguramenarentzat abantaila bat da ere distantzia luzeko garraioari loturiko berotegi efekturako gasen emisioa handizki murrizten baitu. Herriko Etxe bat kate batean sartzen da erabiltzaileei tokiko zerbitzu publiko batzuk euskotan ordaintzeko aukera emanez, eta halaber hautetsi, funtzionario, elkarte eta enpresei fakturen ordainketak, diru-laguntzak edo ordainsariak tokiko monetarekin ordainduak izateko aukera emanez».

Hiri Elkargoak eta beste herriko etxe batzuk bide berdina jarraitzen dute

Baionaren ondotik, Hendaia, Hiriburu, eta Euskal Herri Hiri Elkargoak (158 Herri eta 310 000 biztanle) ere bozkatu dute aho batez, gastuak euskoz ordaintzeko aukera. Horrela, eskaera eginez gero enpresa, elkarte eta tokiko hautetsi guztiak euskoz ordainduak izan daitezke. Horretarako, Euskal Monetari kobratze mandatu bat besterik ez zaio eskatu behar, eta ondotik beraien aurrekontuarekin, faktuarekin edo diru-laguntza eskaerarekin batera bidali.

«Auzapezari Euskal Monetak emandako gutun ofizial bat besterik ez diot bidali izan behar nire ordainsaria euskotan pagatzea eskatuz: zaila errazago egitea!», baieztatu du Jean-Claude Iriartek. Euskal Monetak Diruzaintza publikotik hautetsiaren ordainsariaren araberako biramendua jaso du, eta kopuru bereko eusko zama sartu du hautetsiaren eusko kontuan. Jasotako euroak, berriz, Euskoaren garantia funtsan sartuak izan dira.

Kopuru esanguratsuak

«Tokiko Moneten helburu nagusia tokiko trukaketa ekonomikoak lehenestea da garapen iraunkorraren arloan bertutetsuagoak diren eta lurraldea eta aktibitate ekonomiaren artean finkatze azkarragoa bultzatzen duten zirkuitu laburretan oinarrituz, aztertu du Jean-Claude Iriartek. Sinbolotik at horretan parte hartzeko, tokiko monetarekin egiten diren trukaketak kopuru esanguratsu batera iritsi behar dira. Tokiko moneta gutxi maila horretan dira. Euskoa maila horretan da, bere zirkulazio perimetroa zabaltzea xede du bere atzamarka tokiko ekonomian finkatzeko. Beraien aurrekontuaren zamarekin, tokiko elkargoek helburu hori azkarki indartu dezakete, eta garrantzitsua zen Herriko Etxeek euskotan ordaindu ahal izatea. Egina da dagoeneko, Baionako Herriko Etxea, Estatua eta Euskal Monetaren artean izandako akordioari esker. Euskoaren garapenean perspektiba berriak irekitzen ditu».

Lurralde asko interesatuak dira berrikuntza horrekin. Baionako Herriko Etxea bere hautetsien borondatea eta bere agenteen eraginkortasunari eskeraitzindari izan da horretan, eta Grenoble, Lilleko eta Bresteko metropola, Normandia eskualdea, Ajjakzioko Herriko Hiri Elkargoaren eskaerak jaso ditu.