Zure burua aurkeztu dezakezu bi hitzez?
Régis Eneriz: 34 urte ditut, Baionan bizi naiz baina jatorriz azkaingoa naiz, eta laguntzaile bezala jarduten hasi naiz duela 7 urte.
Zein da zure errola Euskoan?
Duela hiru hilabete elkartean lanean hasi naiz komunikazio eta ekitaldi antolatzaile arduradun bezala. Baina hori aitzin, arteka informazio mahaietan, afitxa kolaketan, Eusko Egunaren antolaketan aritu izan naiz laguntzaile bezala. Eta Euskoaren hasieran ere, 2013an, laguntzen nuen kidetzeak eta diru aldaketak ordenagailuan sartzen, 2016an eusko aldaguneak informatizatuak izan aitzin guztia eskuz egiten baitzen.
Zergatik Euskoan kidetzea erabaki zenuen?
Garai horretan, banketxeen errola, beraien boterea hurbiletik segitzen nuen, eta bereziki finantziaren espekulazioa. Nire mailan ekin nahi izan dut eta jakin dut euskotan aldatzen nuen euro zama banku etiko batean sartua zela, ekonomia errealaren alde egiteko eta ez espekulazioan sartzeko. Eraikinari nire harria ekarri nahi izan diot.
Euskoarekin zure kontsumo era aldatu duzu?
Bai, eraiki nahi dugun gizartearentzat gure elikatzeko eta kontsumitzeko eraren eraginaz ohartu naiz. Gero eta zailtasun gehiago dut supermerkatu batean sartzea… jasanezina zait!
Euskoan laguntzaile izatea zer da zuretzat?
Neri, jende berria ezagutzeko aukera eman dit. Bada alde soziala garrantzitsu bat. Euskoa ezagutu dut Baionara bizitzera etorri naizelarik. Ez nuen ahantsu inor ezagutzen. Orain 30 mn baino gehiago ematen ditut Pannecau karrika zeharkatzeko Baiona Ttipian.
Zer ekarri dizu laguntzaile esperientziak?
Lan bat! Laguntzaile izan naiz «denbora osoz» lau urtez elkarte ezberdinetan: Eusko, Bizi, AEK… lan txiki eta langabezi garaiak tartekatzen nituen. Ekitaldi antolaketan engaiatu naiz: Alternatiba, maiatzaren 1eko manifak, «bakegileen» manifestaldia, Korrika, etabar. Praktikatuz asko ikasi dut!
Euskoak daraman zein baloreekin sentitzen zira hurbilen: ekologia, elkartasuna edo euskararen defentsa?
Egia erran, ez da erraza aukeratzea… Baina uste dut ekologia dela. Berezikiago ondoko urteetan gure gizartea eraldatuko duen aldaketa klimatikoaren aurkako borroka. Gure belaunaldiak hautu onak egiteko ardura politiko pizu bat dauka eragin kaltegarriak txikitzeko.
Euskara ere arriskuan dago! Bere erabilpena bizi publikoan normalizatu behar da eta ez gutxiengo batek soilik baliatzen duen hizkuntza bat. Gai horretan, Eusko komertzioetan egiten den afitsaketa elebidunaren desafioa garrantzitsua da eta bere mailan normalizazio horren alde egiten du! 140 komertsio baino gehiagok afitxaketa elebiduna jarri dute Euskoari esker.
Nahi zenieke zerbait erran laguntzaile izateako zalantzak dituztenei?
Iparraldean, laguntzaile izatearen kultura oso azkarra da eta biziaren benetako eskola bat da. Belaunaldi osoak sartu dira laguntzaile: EHZ festibala, Lurrama, etabar. Nire ustez mundua ikusteko duzun era aldatzen dizu. Bizia beste era batez ikusten duzu, eta ez zaude denbora guztian kontsumo harremanetan, indibidualismotik ateratzen zira eta, proiektuak kolektiboki eraikitzen ikasten duzu. Humanoki, azkarra da eta, benetako aberastasuna besteekin eraikitzen duzun harremanean dagoela ohartzen zira.