Euskoa tokiko monetei buruzko Elkargoen 5. Topaketetan gomitatua zen, Grenoblen martxoaren 14an ostegunarekin, tokiko elkargoen inplikazioaren sailan bere esperientzia paregabeaz trukatzeko.
Eskualde Kontseiluetako (Normandia, Akitania Berria…) eta tokiko elkargoetako (Lioneko hiria, Grenoble, Avignon, Villeurbane…) hautetsi eta administrazio arduradunez osaturiko biltzar baten aitzinean, Dante Edme-Sanjurjo, Euskoko zuzendari orokorrak, Euskal Elkargoak eta Herriko Etxeek eusko ordainketak nola hartzen ahal dituzten eta, bereziki, ordainketak euskotan nola egiten dituzten azaldu du. Interes handia piztu duen Estatu frantseseko esperientzia paregabea.
Egun horretan, Euskoak, Tokiko Moneten Institua, bere formakuntza erakundearen webgunearen abiatzearen berri eman du ere, Bihar formakuntza egiturarekin partaidetzan sortua. Tresna berri horri esker, Euskoak Frantziako tokiko 9 moneta numerikora pasatzeko eta euskoaren esperientzia baliatu ahal izateko formatu ahal izan ditu.
Jérôme Blanc tokiko monetetan adituak bere hitzaldian gogoratu zuen bezala: «Frantziako 76 tokiko moneten artea, Euskoak bakarrik kide partikularren %11, profesionalen %8 eta bereziki masa monetarioaren %31 biltzen ditu. Euskoaren zirkulazio monetarioa da bereziki deigarria».
Arlo batzuetan, beste moneta batzuk aurrerapena hartu dute, Grenoble eta Nanteseko hirietan bezala, herritarrei garraio publikoa tokiko monetarekin ordaintzeko aukera ematen dietelako.
Topaketa hori ekonomia solidarioaren aldeko lurraldeen sareak (RTES) eta SOL mugimenduak antolatua zuten.
http://www.rtes.fr/collectivites-et-monnaies-locales-5eme-rencontre-a-grenoble