Euskoa guztiontzat eskuragarri izateko, kidetze eta trukatze aldaguneek errola garrantzitsu bat dute. Biarritzen, Hendaian, Baigorrin eta Urrunan, aldagune berriak finkatzeko beharra genuen, eta egina da.

Gaurdanik bertaratu zintezkete eurotik euskotara dirua aldatzeko (txekez edo eskudiruz), zure eusko kontutik dirua ateratzeko, kidetzeko edo zure urtesaria berritzeko, eusko kontu bat irekitzeko, eta zure zonaldean Euskoa onartzen duten komertzioen aurkitegiak eskatzeko. Gure aldagune guztien zerrenda ezagutzeko, hemen da, eta hemen aurkezten dizkizuegu berriak:

Hendaian: Bio Basic janari saltegia (Allées etorbidea 11)

Astelehenetik ostiralera 9:30tatik 13etara eta 15etatik 19etara, larunbatean 9:30-13ak

 

Biarritzen: Plaza Berri, Trinketea-Ostatua-Jatetxea (Foch Etorbidea, 42)
Astelehenetik larunbatera 10etatik 12etara (sobera jenderik ez bada 14ak arte) eta asteazkenetik larunbatera 18etatik 19:30etara.

 

Urrunan, Vival janari denda (Jean Fourcade Karrika, 1)

Neguan 8:30-13ak/15:30-19ak (asteartetik larunbatera) 8:30-13ak igandean
Udan: Astelehena 15:30ak-19:30ak – 8:30-13ak/15:30ak-19:30ak (asteartetik larunbatera) 8:30ak-13ak igandean

Baigorrin, Etxean Egina saltegia (Burugorrienia Etxea -)

06/15etik 09/15era astelehenetik larunbatera 9:30etatik 12:30ak arte eta 14etatik 19etara.

09/16tik 06/14ra asteartetik larunbatera 9:30etatik 12:30etara eta 14etatik 19ak arte