Lurraldearen zerbitzuko diharduten bi tresna direlako, Euskok eta Mediabaskek partaidetza bat izenpetu berri dute. Partaidetza horren bidez, 2019ko ekainaren 30a arte, %100ez tokikoa den komunikabide hori ezagutu nahi duten Eusko kideek %10eko beherapen bat izango dute. Jean François Lefort, Mediabaskeko arduradunaren azalpenak.

Mediabask aurkezten ahal diguzu, bai eta Euskoarekin dituen helburu amankomunak?
Jean-François Lefort: Gure lurraldeko – Euskal Herria – erronkei eta eztabaidei aurre egiten dien %100ez tokikoa den prentsa bat garatzea da Mediabasken anbizioa. Garapen hori, gure gisan, lurraldearen alde diharduten partaidetzekin ikusten dugu. Logika horren harira hurbildu gira Euskoarengana partaidetza bat abiatzeko. Gainera Eusko kide gara.
Lurralde honen etorkizuna Euskal Herriko monetaren garapenaren bidez pasako da, besteak beste, tokiko enplegua, trantsizio ekologikoa eta euskararen alde egiten duelako, eta tokiko prentsa alternatibo baten garapenetik ere. Hori da gure partaidetzaren zentzua.
Eusko kide diren guztiei harpidetza euskoz ordaintzea proposatzen diegu beraz eta %10eko beherapena izatea urte beteko harpidetza guztietan.

Zein dira Mediabasken euskarri ezberdinak, eta zer motako informazioa eskaintzen duzue?
3 euskarri ditugu, ostegunetan banatzen dugun paperezko astekari bat, mediabask.eus webgune bat frantsesezko berriekin eta, beste bat euskaraz kazeta.eus. Horiei gehitu behar zaizkie sare sozialak bertan ere prensente baigara. Gure webguneek eguneroko aktualitatea jorratzen dute eta egunean 12 artikulu frantsesez eta beste 5 euskaraz argitaratuak dira. Astekarian, informazioa gibelapen gehiagorekin tratatzen saiatzen gara, hau da aktualitate horri buruzko argitasun batzuk ematea eta eztabaida sortzea. Adibidez, astero beren iritzia ematen duten kronikari politikoak ditugu. Gai guztiak jorratzen ditugu, tokiko aktualitate politikoa, kulturala, kirolekoa eta abar… Lurralde hau biziarazten eta garatzen duten elkarte eta mugimendu guztien ekintzei irakurgarritasun bat ematen saiatzen gara.

Nola egin behar da zehazki, profesionala edo partikularra izan, euskoz harpidetza bat hartzeko?
Hemen eskuragarri duzun txartela deskargatu besterik ez da egin behar, bete eta bir bidali bixente@mediabask.eus-era.
Ondotik, ordaintzeko, bi aukera daude: norberak bere eusko kontutik biramendu bat egiten ahal digu (Iparla, 566863420 zbakira), edo deskargatu, bete eta e-mailez bidali diru hartze baimena.
Eta nahiago dutenek zuzenean gurekin harremanetan jartzen ahal dira (Bixente, 0610459898, bixente@mediabask.eus) harpidetza eta ordainketa martxan jartzeko.