Euskal Herri Turismo Bulegoak eta Euskoak, goiz huntan, uztailaren 10n asteazkenaz, Donibane Lohizunen egin duten prentsaurrekoaren bidez, aurkeztu duten Oporrak Euskotan ekimen amankomun bat abiatu dute.

Euskal Herri Turismo Bulegoak eta Euskoak helburu amankomunak dituzte, eta horien artean euskal kulturaren inguruko prebentzioa egitea eta nabarmentzea, zirkuitu laburren goraipatzea, gure lurraldeko kostaldea eta barnekaldearen artean loturak sortzea, eta Euskal Herriko garapen orekatuaren alde egiten duen turismo arduratsu bat bultzatzea.

Euskal Herri Turismo bulegoak eta Euskoak bi xede dituen hitzarmen bat izenpetu dute beraz, hau da euskoaren erabilpena sustatzea bai Euskal Herriko herritarrekiko eta baita oporretan diren herritarrekiko ere.

Euskal Herriko biztanleei begira, euskoz ordaindu daitezken aisialdi ekintzen eskaintzaren bidez, euskoz ordaintzen ahal diren Ipar Euskal Herri osoko gune, aktibitate eta festak ezagutzera joatea bultzatzea. Ipar Euskal Herriko bizilagunen aisialdirako zirkulazio hori era berean kostaldetik barnekalderuntz, eta barnekaldetik kostalderuntz egiten da.

Oporretan direnentzat, euskoz ordaindu daitezken produktu eta aktibitate eskaintza zabal bat izateko aukera ematea da. Horrela Euskal Herriko garapen orekatu baten alde eginen dute, turismotik datorren dirua, Eusko sareari esker, zuzenean Ipar Euskal Herri osoko ekonomiara, hurbileko komertzioetara, laborantza herrikoira eta eskuz eginiko eta aisialdirako aktibitateetara joanez.

Partaidetza ekintza: Eusko opor gutun-azalak

Euskal Herri Turismo Bulegoak dituen 18 bulegoetan oporretan direnei 20 € edo 50 €ko «Oporrak Euskotan» gutun-azalak proposatuko zaizkir. Gutun-azal horietan badira:

  • 18 edo 48 euskoko balioko eusko billeteak
  • 2€ balioko behingo eusko txartel bat
  • Turismo bulegoaren lurraldean euskoak onartzen dituzten komertsanteen, aisialdi aktibitateen, ekoizleen, merkatuen gida bat
  • eta euskarazko hiztegi txiki bat

Baionako Turismo bulegoak ere proposatuko ditu gutun-azal horiek, eta baita Hendaiako merkatal eta turismo bulegoak, Euskal eta Baionako historia Museoak, eta euskoaren partaide diren komertzio zerrenda bat ere. Azken horien helbideak hemen aurkituko dituzue www.euskalmoneta.org/vacances-en-eusko/

Euskoa erabiliz, oporretan daudenak ekonomiaren birtokiratzean, eta horrekin tokiko enpleguaren eta inguramenaren alde dihardute, eta baita euskararen sustapenaren alde euskoa erabiltzen duten enpresa eta komertzio guztiak euskararen alde engaiatzen baitira.

Euskoz ordaindu daitezken ehundaka aktibitateen artean, goraipatzen ahal ditugu esate baterako:

  • Euskal eta Baionako historia Museoa Baionan
  • aisialdi aktibitateak: Astoklokekin astoz ibilaldiak Ezpeletan, Artekarekin raftinga Bidarraien, zaldiketa Urkodea zentroarekin Hazparnen, Sokoako Océan Tech urperatze eskolarekin itsas urperatzeak…
  • 150 jatetxe eta ostatu baino gehiago Baionatik Kakuetako arroila arte…
  • gastronomia gune esanguratsuak Aubard, Montauzet, Pierre Ibaialde eta Ospital bezalako txerriegileak, Chocolat Pascal, M.Txokola, Chocolats Casenave, Laia txokolategia, Casenave txokolategia, Mendive Txokolategia bezalako txokolata egileak, Pariès etxea, Irulegiko xotoak, tokiko garagardoak (Bob’s beer, Arrobio, Kipett, La Superbe…) etabar.
  • Eta ahantzi gabe euskoz ordaintzen ahalko diren udako besta asko!

*Ainhoa, Azkaine, Bidaxune, Ziburu, Ezpeleta, Getari, Hazparn, Bastida, Maule, Baigorri, Donibane Lohizune, Donapaleu, Donibane Garazi, Senpere, Sara, Atharratze, Urruna, Ahurti