Astelehenetik irailaren 29a arte igandea, Mintzalasai jaialdiak euskara goraipatzen du. Xehetasun guztiak webgunean aurkituko dituzu, eta Euskoa ere egonen da igandean iraganen den azken eguneko bestan informazio mahai batekin Biarrizko Marion aintziran antolatua den elkarteen herrixkan.
Euskararen inguruko ospakizun aste horrek ematen digu aukera ere Euskoak euskara eguneroko bizian sustatzeko egiten duena gogoratzeko.
Lehenik, Eusko pegatinak saltokien sarreran euskara mailaren berri ematen dizu, errazkiago euskaraz trukatu dezazun:
– «Euskaraz» jarria delarik, sategi horretan beti euskaraz egiten ahal duzula adierazten dizu
– «Lehen hitza Euskaraz» jarria delarik saltegian sartuz gero lehen agurra euskaraz egitea gomitatua zira, zeren gertatu daiteke harrera gunean dauden pertsonek ez euskaraz hitzegitea, edo soilik hitz batzuk, edo saltegiko bakar batzuk euskaraz egitea.
Euskoak euskararen alde egiten duen bigarren ekintza: ez da beharrezkoa euskaraz hitzegitea euskoan sartzeko, baina eusko sarean sartzen den saltegi orok engaiatu behar du euskararen aldeko ekintza bat egitea:
– euskaraz gutxieneko harrera bat ziurtatu behar du, edo gure partaidea den AEKk proposatzen duen 20 orduko euskara kurtso batzuk hartu behar ditu hitz batzuk ikasteko, 2020 urte hasieran abiatuko diren formakuntza moduloen bidez.
– edo afitxaketa elebiduna jarri behar du euskara gure guneroko bizian gehiago agerian jarria izan dadin. Egitura handi anitzek (erietxea, klinikak, saltegia handiak, herriko etxeak….) jadanik elebidundua dute beraien afitxaketa, Euskoak Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) laguntzarekin komertzioak bide berdina hartu dezaten laguntzen ditu. 400 saltegik, laborarik, enpresek aukeratua dute afitxaketa elebidunaren desafioa, eta Euskoak bere langile taldea bikoiztu du plantan jartzen laguntzeko. Bi langile komertzio guzti horien ikustera doazte, itzultzeko dituzten datu guztiak biltzen dituzte, eta EEPri bidaltzen. Azken horrek itzulpenak egin arazten ditu, eta komertzioak itzulpenak eskuratzen dituelarik jarri besterik ez du egin behar.