Victoria Davidek, TF1 telebistarako kazetaria, Zientzia Politikoko kazetaritza eskolan zelarik Euskoari buruzko erreportaia bat egin zuen primaderan. Guztiek begiratu (eta hedatu) dezakete beherago. Bere esperientzia azaltzen digu.
Ikasketak egiten zenituela Euskoari buruzko erreportaia bat egin zenuen. Zendako hautu hori? Eta nola iragan da grabazioa?
Erreportai luze batean lan egiteko aukera izan dudalarik, guztiz ezezaguna zitzaidan gai bat aukeratzeko gogoa nuen. Eta nahi nuen ere Euskal Herrian egin bertan handitu bainaiz eta behin ikasketak bururatuta itzultzeko asmoa bainuen – gai hori ikasketa amaitze proiektu bezala egin nuen.
Euskoaz zerbait entzuna nuen aipatzen eta nahiko azkar ulertu dut interesgarria izan zitekeela bere erabilpenaren lehen balantze bat egiten eta zirkuitu labur horien sorreran inplikatu diren eragileak erakusten zuen erreportaia bat egitea. Gai hori eginez erreportaia eta inkesta nahasten ahalko nituen, eta hori bilatzen nuen.
Grabaketa oso ongi pasa da hasieratik bukaera arte. Oso harrera ona egin didate elkarrizketatu ditudan pertsona guztiek. Batak besteak bezain zaleak ziren eta moneta hori ezagutarazteko gogotsu zeuden.
Erreportaia horren ondotik nola ikusten duzu Euskoa?
Erreportai horri esker ulertu dut Euskoa lehenik eta behin abentura humano bat zela. Lurralde batean harreman sortzailea den moneta bat egitea pario ausarta bat da. Iruditzen zait euskoak ongi azaleratzen duela zirkuitu laburrak nola sortzen eta hedatzen diren, eta orokorkiago, tokiko iniziatibak.
Beste gai, proiektuetan lan egiten ari zira?
Orain TF1 erredakzioan kazetaria naiz, ekonomia sailean (gaian jarraitzen dut!). Telebistaren berri saio guztientzat egiten dut lan.