Euskoari buruzko bere bigarren artikuluarekin, Fabienne Pinosek ekarpen hoberenaren saria irabazi du tokiko monetei buruzko Ramicsen nazioarteko kongresuan. Nazioarteko ikerlariak bildu dituen kongresua irailan iragan da Japonian. Paueko eta Aturriko herrialdeen uniberstitateko erakasle-ikerlariak bere lanak eta Euskoari buruz duen ikuspuntua azaltzen digu.
Zure ikerketa gaien zati handi batean balore publikoen sorrera aipatzen da: Zer da zuzen, eta zure lehen ikerkuntzen arabera zer da Euskoaren ekarpena saila horretan?
Fabienne Pinos: Moorek (1995) du balore publikoen kontzeptua sarrarazten. Beretzat, enpresa pribatuek balore pribatu bat sortzen dute beraien jabeen mesederako, erakunde publikoek, berriz, balore publiko bat sortzen dute. Balore publiko horren edukietariko bat herritarren eta beste partaideen mesederako ari den interes orokorrari lotu daiteke.
Nire euskoari buruzko ikerketa proiektuan, kontzeptu hori lantzea interesgarria iruditu zait, sinpleki Euskal Monetaren estatutuak irakurriz balore publikoa sortzeko borondate zein bokazio bat ikusi baitut. Ondorioz hainbat galdera pausatzekoak dira, eta horien artean honako hau: zertan eta nola Euskoa lurraldeko elkartasun baten zerbitzuko den ekintza herritarraren eta baita publikoaren berrikuntza tresna bezala kokatzen da?
Nire lehenengo emaitzek erakusten dute, kudeatzaile publikoetatik kanpo, beste eragile batzuk balore publikoaren sortze prozesuaren muinean izan daitezkela. Euskal Monetak daraman proiektuak antolatuak diren herritar kolektiboek bereganatu dezaketen kontzepzio, gidaritza eta iraukontasun errola azpimarratzen du.
Helburua tokiko beharrei buruzko adostasun bat sortzea da eta komunitatearen engaiamendua bultzatzea. Bestalde, Euskoak, herritarrei adierazpen demokratikorako gaitasun berri ukaezin bat ematen die. Baina, balore publikoa sortzeko duen borondatearen froga emana bada, lurraldeko jendartean sortzen duen eragina frogatzeko dago oraindik, tresna sozialaren anbizioaren araberakoa.
Zein dira zuretzat gehien azpimarratzekoak diren Euskoaren ezaugarriak?
Fabienne Pinos: Espontaneikoki, proiektu osotik eta bere parte hartzaileetatik ateratzen den energia baikorra eta etengabea. Nire ustez indar hori aldaketa bat gertatu daitekeela sinestetik eta norberak bere mailan horren eragile izan daitekeela ideiatik bultzatua da. Ekintzarrako borondate hori, baita behar hori ere, nire ustez Euskoaren izaeraren lehen ezaugarria da. Eta, ondotik, gibelean, baina oso hurbil, profesionalismo handi bat, epe luzerako ikuspuntu bat, helburuak ez daitezen orri batean gelditu baina etapaz etapa gauzatu daitezen gogoeta estrategiko bat. Ikerlari bezala eraikitze prozesu horrek liluratzen nau.
Japonian ukan duzun saria ezagupen garrantzitsu bat al da, eta, zer da laburbilduz zure artikuluaren edukia?
Fabienne Pinos: Euskoari buruz idatzi nuen bigarren artikulua zen Pariseko Sorbonan, joan den maiatzean, AIRMAP «Lurralde inteligenteak eta kudeaketa publiko iraunkorra» jardunaldiaren karietara ekarpen bat egin ondoren.
Japonian, Ramics kongresua digitalizazioa eta komunitatearen sistema monetarioan duen eraginari buruzkoa zen. Kontuan harturik finantza, edo finantzatik kanpoko erakunde askok Blockchain (https://fr.wikipedia.org/wiki/Blockchain) teknologiarentzat duten oldea, interesgarria iruditzen zitzaidan, tokiko moneta baten baloreen sortze prozesuan zertan blockchaina baliabide garrantzitsu bat izan zitekeen ikertzea. Europako lehenengo tokiko moneta gisa, Euskoa kasu ikerketa bat egiteko objetu ezin hobea zirudien.
Laburbiltzeko, nire artikulua (deskargatu hemen) Blockchain teknologia baten erabilpenaren aldeko eta aurkako argudio ezberdinak ikertzen ditu, Euskal Monetaren modelo ekonomikoa jasaten duten eta orekatzen duten baliabideei eta aktibitateei parez pare jarriz. Alta, modelo horren oreka ezinbestekoa da Euskal Monetak eta bere kideek sortu nahi dituzten lurraldeko baloreentzat. Hitz laburrez, Euskal Monetan aurkitu diren norabide printzipioak: erantzunkizuna, erabiltzaileak lagundu eta konfiantza, ez dute Blockchaina errekurtso garrantzitsu bezala jartzen tokiko moneta batentzat. Horrek ez du erran nahi teknologia hori baztertu behar denik, urte batzuk barru, gaur egun ez bezala, tresna bazter ezin bat bilakatuko da beharbada.
Sariari dagokionez, bistan da oso ohoretua naiz jaso izana 21 nazionalitateko ikerlariak biltzen zituen toki batean. Baina bereziki plazer egin didana da, artikulu hori saristatua izan dela-eta irakurriagoa izanen dela. Euskoaren ikusopena eta bere gizarte proiektuaren ikuspenari begira piska bat lagundu dudala iruditzen zait.
Ikerketa beste artikulu batzuk irakurtzeko: «Numerizazioaren eragina tokiko moneten ibilbidean: Eusko Ipar Euskal Herrian» (Xebax Christy, Dante Edme-Sanjurjo, Mathilde Fois-Duclerc, Yannick Lung, Julien Milanesi, Fabienne Pinos, Nicolas Piriou, and Txomin Poveda)