Helbide on batzuk 2019 urte amaiera honetarako…
Zuen bestetako apairuentzat etxaldeko hegaztiak… ?
Fréderic Forsans, informatikalari ohia eta ondotik zurgina izandakoa, 2010 urtean laborari ekoizle bilakatu da Itsasuko Pelloenea etxaldean bi hektareako etxalde batean. Familia eremutik kanpo ekoizle bilakatua, aske bizi diren oilo erruleak eta oilaskoak hazten ditu. Baditu baita ere tokiko erle beltz motako erlauntza batzuk, hauek gaztainondo eta akaziaren loratzeen arabera mugitzen ditu.
Frédéric Euskal Herriko laborari ekoizleen elkarteko kidea da eta, laborari lanpostuen eta etxalde txikien mantentzearen alde egiten duen Idokiren karta errespetatzen du. Idokik baldintza agiri zehatz batekin egiten du lan kalitate handiko ekoizpen bat lortzeko.
Berarekin harremanetan sartzen ahalko zira zuzenean bere etxaldera joanez, eta baita ere Ezpeletan asteazken goizeroko merkatuan, Kanbo, Uztaritze eta Donibane Lohizungo AMAPetan, eta Euskal Herrian urtean zehar antolatuak diren hainbat ferietan.
Harremana:
Pelloenea etxaldea
Gibelarte auzoa
64250 Itsasu
pelloeneafree.fr
tel: 06 95 25 44 37
Negu honetan ongi jateko leku bat bilatzen duzu?
Ezpeletan kidetu berri den jatetxe bat: le Choko Ona.
Flora eta Clément harrera eginen dizuete berritu duten XVIII.mendeko eraikin batean gastronomia ezagutzeko leku bat proposatuz. Biak izarreko jatetxeetan ibiliak dira horien artean Senpereko Auberge Basque, edo Lion eskualdeko Paul Bocuse edo Georges Blancen jatetxeetan.
Sorkuntzaz beteriko menu bat proposatzen dizuete, laborantza herrikoi iraunkorreko tokiko eta sasoiko ekoizpenekin.
Menuak 25 euskotik hasten dira eguerditan 65 eusko arte.
Ongi gozatu!
Harremana:
Choko Ona jatetxea
155 rue Xerrendako bidea
64250 Ezpeleta
http://choko-ona.fr
tel: 05 59 15 71 65
Eta itxura hobetzen bagenu urtatsez ezin ederrago izateko ?
Pantxikak astelehenetik larunbatera hitzordua harturik itxoiten zaitu, gozotasun tarte batentzat Zuraideko Goxoki institutuan.
Bilo kentzea, aurpegi eta gorputzaren artak, makillatze zerbitzuak eta oin zein eskuen manikurak. Guztia ederrena izateko bestetan! Ez duda eta zerbitzu horietariko bat eskaini iezaiozu zure senide bati!
Harremana:
Goxoki edertasun institutua
écoles karrika 10
64250 Zuraide
tel : 05 59 20 52 98
Besten ondotik osasuna berreskuratu…
Basusarrin, Happy Body Fitness kirol gelak sartze mugagabeko formulak proposatzen ditu eta baita kurtso kolektiboak edo norberari egokiturikoak diplomaduna den kirol erakasle batekin. Indarrak berreskuratzeko eta 2020eko erresoluzioak mantentzeko aukera ezin hobea…
Igeriketa nahiago dutenentzat, Uztaritzeko igeritokiak eusko ordainketak onartzen ditu abendu hasieratik goiti! Guztiak uretan murgildu euskoekin!
Azkenean, sendagil berri bat eusko sarean sartu da, Brigitte Lasserre sendagilea. Basusarriko hiri erdiko Biltegi arta gunean harrera eginen dizu.
Harremana:
Happy Body Fitness
3 des Champs biurgunea
64200 BASUSARRI
https://www.happy-body.fr/
tel: 09 67 34 37 80
Harremana:
Landagoien igerilekua
Landagoien bidea
64480 UZTARITZE
tel : 05 59 93 21 16
Harremana:
Dr Brigitte Lasserre
Biltegi harta gunea
Bielle bidea 150
64200 BASUSARRI
tel: 05 59 26 23 62 eta hitzordua hartu ere Doctolib.fr
Xalbador Kolegioarentzat urte amaierako oparia
Kanboko Seaskaren Xalbador kolegioak, zure laguntza behar du 2020an Eusko %3 dohaintza jaso ahal izateko.
Eusko %3 dohaintza jasotzeko beharrezkoak dituen 30 lagunetara heltzeko bi kide lortzea besterik ez zaio gelditzen, hots, elkartea lagun bezala aukeratu duten kide guztien erosketen %3a jasoko dute 30 kide horiek lortuz gero!
2019an, 29 066 eusko banatuak izan zaizkie 50 elkarteei, 2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 30a bitartean egin diren trukaketa guztiei esker
Beraz urte amaiera honetan, Kanboko kolegioa aukeratu lagun bezala bere proiektuak sustengatzeko!