«Tokiko monetak onura askoren iturburu izan daitezke», eta «Euskoa Frantzian eta Europan tokiko monetetan adibide bururatuena da», irakurri dezakegu ekonomia soziala eta solidarioari buruzko txostenean. Txosten hori frantses Legebiltzarrari itzulia izan zaio Finantziaren 2020ko lege proiektua prestatzeko.
Afera ekonomikoen komisioak izendaturiko Barbara Bessot Ballot txostenegilearen sustengu politiko azkarra da, eta lege proposamen bati atea irekitzen ahal diona.
Tokiko monetek itxoiten dituzten «probetxu askoren» artean:
– hurbileko ekonomia erraztu
– kontsumo eta ekoizpen joerak berriz norabidetu praktika iraunkor eta arduratsuagoetara
– proiektuak laguntzeko baliabide gehigarriak atera
– lurraldeetan gizarte harremana sortu
Euskoaren profesionaltasuna goraipatua da ere, eta Euskoak sorturiko tokiko Moneten institutua «aurrerapen esanguratsu» bat bezala aipatua da beste tokiko monetak profesionalisatzen laguntzeko.
Iritzi txosten horren lanketaren karietara entzuna izan zen Euskoa, joan den urrian, frantses Legebiltzarrean, eta hainbat proposamen egin zituen totiko moneten garapena bultzatzeko.