Urte amaiera honetan, Euskoko taldeak bi kanpaina eramaten ditu sare sozialetan, Facebooken eta Instagramen.

1000 profesional Eusko sarean 2020 urtea aitzin! Euskoaren garapen arduradunek beraien Facebook kontuetan daramaten kanpaina da, eta bere helburua euskoa osatzen duten enpresen, komertzioen, laborarien, elkarteen, artisauen, profesio liberalen   sarea 1000ko maila sinbolikoa gainditzea da urtarrilaren 1a aitzin. Zuek ere parte hartu hitzordu bat eskatuz profesional bezala, edo gehien gustukoa duzuen profesionala baten harremana emanez!

  1.  argitalpena PARTEKATU
    2. Euskoan ikusi nahi dituzuen komertzio eta enpresak etiketatuz
    3. Edo profesional bezala zuekin harremanetan jartzea nahi baduzue Facebookeko iruzkinetan agertzen den galdezketa betez!

Amandine 

Kévin

Mélanie

Ainize

L’image contient peut-être : texte

 

Eguberri Euskotan, Eguberri ekologikoa!

Eta egunero Instagramen, bere zerbitzu zibikoa Euskoan betetzen duen Jonek argazki ederrak proposatzen dizkizue Euskoekin ordainduz ekologikoak bilakatzen diren opari ideiak emanez!  «Opariak %100 Euskoz desafioa!» izeneko kanpaina horrekin eguberriko opariak aurreikusteko aukera izanen duzue. Abendu osoan Ipar Euskal Herri osoko komertsanteen zerrenda pertsonalizatua aurkituko duzue Instagramen.

2019ko opari ideia hoberenak ezagutzeko, sartu gure Instagramean → Eusko-Monnaie eta izena eman!
Ideiak gure eguneroko “stories“-etan agerian izango dira 24 orduz!