urtarrila 2020 - Eusko

Bi egun baizik ez dira gelditzen txartela 10€/euskotan ukaiteko

Bihar gaueko 11'59tan, zure txartela 10€/euskotan eskuratzeko berantegi izanen da (bertan 15 eusko/euros) Esne Beltza-ren (+ beste bi talde) kontzertua ikusteko, apirilaren 4ean, Ezpeletan, Eusko Egunakari ! Ez dudatu zure sarrera erostea : https://www.helloasso.com/associations/euskal-moneta/evenements/eusko-eguna-kontzertua-esne-beltza

2020 : Euskoak Euskararentzat ekiten du!

Eusko sareko komertzio eta enpresa guziek, jabeek euskara jakin edo ez, gure lurraldearentzat zinez joakoan den euskararen babesterantzat indar baten egitera engaiatzen dira. Hauetariko ehunka partaidek, enpresen hertsadurak kondutan hartuz, Euskoak eskaintzen duen euskalki ezberdinetan egin itzulpen zerbitzuaz lagundurik, afitxaketa [...]

Milesker… eta gurekin bat egin Eusko Eguna-rentzat !

Esker beroenak Eusko laguntzaile guzier 2019an egin duzuen lanarentzat (info mahainak, afitxa edo trakten banaketa, onespen batzorde eta gidaritza batzordearen bidez proektua biziaraztea, euskoak gutunetan ezarririk, edo aldaguneak euskoz kargaturik). Milesker zuen denbora eta umore onarentzat ! Euskoak garatzen segitzen du [...]

La Bulle, tokiko moneten institutuan formakuntzaz

Urtarrilaren 10 eta 11an, ostiral eta larunbatez, Tokiko moneten institutoak, Eusko formakuntza erakundea, La Bulle, Angoulême-en 2019ko martxoan abiatu den tokiko moneta osagarri taldeko 13 pertsona errezebitu ditu. La Bulle taldekoek, Euskoak duen esperientzia eta jakintzak baliatuz, profesionalizatzeko eta garapena bultzatzeko [...]

Gaur, Euskoari berriz kidetzen naiz!

Ez itxoin Fabienek deitzea, oraindanik zure kotizazioa berritu urtarrilak 3 ostiralez igorria izan zaizun mailari erantzunez (ondoko astean berriz igorria izanen zaizu)! Eusko kondu baten idekitzeko balia zaitez ere, fresik gabe, Euskoaren erabilpen errexago batentzat. Eta ez baduzu oraindik ezagutzen, [...]

1 000 pro eusko sarean : helburua kausitua!

2020a aintzin Eusko sarean 1000 profesional izatea. Horra Eusko garapen arduradunek beren Facebook profesionaletan eraman duten kanpaniak zuen helburua: gogoak piztu eta 2020a aintzin sinbolo azkarra den zenbaki hunen gainditzea. SEI informatika enpresa eta ESTIA ingeneritza eskolaren sortzaile eta buruzagi [...]

Urteberri on!!!

Oparitxo bat urtea hasteko Euskoko talde guztiak 2020 urte bikain bat opa dizue, umore onarekin, berri onekin... eta sorpresa onekin, Gorpuzkings Hondarribiko trap talde honen bideoa bezalakoak! https://www.youtube.com/watch?v=doKb0MWowDU