Enplegatzailea: Euskal Moneta elkartea-Euskal Herriko tokiko moneta
Kontratu mota: lehen lan kontratu mugatua, 6tik 12 hilabete artekoa. Ondotik mugagabea)
Asteko lan denbora: 30 ordu/astea, epe laburrean 35 lan ordua izateko aukera.
Misioaren hasiera: apiril hasiera
Soldata: Soldata minimoa (gara daitekena) + helburuetan oinarritutako lansari aldakorra
Beste: bazkari saskia, mutuala, osasun kutxa, lanerako autoa

Elkartea
Euskal Moneta elkarteak Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria, 2013ko urtarrilaren 31n jarri du zirkulazioan helburu bikoitz batekin: ekonomia birtokiratu eta euskararen erabilpen publikoa sustatu.
Gaur egun 3800 kide partikularrek, 1040 enpresek eta elkartek erabiltzen dute. 480.000 eusko billete eta beste 1 120.000 eusko numeriko daude zirkulazioan.
Beste 22 Herriko etxe sartu dira Eusko sarean ere (Baiona, Hendaia, Hazparne, Uztaritze, Sara…., baita Euskal Herri Hiri Elkargoa eta Turismo Bulegoak ere, Euskal Herri euskaldunagoa, ekologikoagoa eta solidarioagoa eraikitzen duen erabilpenaren garapenean parte hartzeko.

Misioaren deskribapena
Garapen poloko ardunadunaren ardura pean, zure gain diren enpresa kideetaz arduratzen zira, eta horiek jarraitzeaz gain garatu beharko dituzu Garapen Planoan finkatuak diren helburuei erantzunez.
Profesional kopurua bikoiztea helburu duen lau urte begirako garapen plano horren baitan, Garapen arduradunaren zeregina Euskoan kide diren enpresen sarea garatzea eta zaintzea da: komertzioak, Enpresa Txikiak, laboraria, profesio liberalak, etabar….
Garapen hori kalitatiboa (auzo eta herri bakoitzean, kide batek, Euskoak hartzen dituen komertzio eskaintza nahikoa izan behar du) eta kuantitatiboa (kideen urtesariak elkartearen diru sartze handiena izan behar du).
Garapen arduradunak bere zonaldeko elkarte sarea garatzen eta aktibatzen du, eta herritarrei zuzendutako animazioen antolaketan parte hartzen du.
Garapen arduradunak lau garapen arduradun batzen dituen talde batean lan egin behar du Garapen poloko ardunadunaren zuzendaritza pean, eta komunikazio eta ekimenen arduradunaren sustenguarekin bere animazio ekintzak burutzeko.

Postua Angelu-Miarritze-Bidarte-Basusari-Arrangoitze edo Errobiko zonaldeetan kokatzen da.

Eginbeharrak
• Enpresengana joan eta atez atekoa egin beharko dituzu kidearazteko: telefonoz, atez ate, sarea, partaideak eta Merkatal Batasunak…
• Sarean diren enpresak segituko dituzu
• Prospekzioak eta kideak kudeatuko dituzu CRM-en bidez (Dolibarr 8.0.4)
• Lurraldeko elkarteak mobilizatuko dituzu eta animazioak antolatu kideekin batera

Beharrezko gaitasunak
• Salmenta eta prospekzio teknikak ezagutzen dituzu
• Proiektuarekin motibatua zira
• Zure harreman erraza eta konbentzitzeko gaitasunak Euskoa sustatzen lagunduko dizu
• Zorrotza, autonomoa, kurisoa, lurraldea ezagutzen duzu eta emaitzak garrantzia du zuretzat
• Taldean lana egiten usatua zira eta baita egindakoa azaltzen
• Frantsesa memperatu behar da

Euskararen ezagutza plus bat da, B gidabaimena ezinbestekoa.

Zuen CV eta motibazio gutunak bidali e-postaz helbide honetara melanie@euskalmoneta.org edo gutunez helbide honetara Euskal Moneta Elkartea, Cordeliers karrika 20, 64100 Baiona