otsaila 2020 - Eusko

Bazter solas ttipia

Ondoko hilabetetik goiti, Euskoaren Hitza (Le Billet de l’Eusko) berripapera Eusko Egunaren Hitza (Le Billet de l’Eusko Eguna) bilakatuko da eta astero agertuko da. Zoom bereziak eginez, apirilaren 4 ean, goizeko 10etatik gaueko 2ak arte (+after-a) Ezpeletan iraganen den Eusko [...]

Euskoak Tinda laguntzen du

Gure auzoa den Tinda, Biarnoko tokiko moneta, billeteez gain, Euskoa bezala sarean den kondu sistema bat eta numerikoki ordaintzeko manera bat garatzeko nahikeriarekin da. Nouvelle-Aquitaine-eko eskualdeko kontseiluaren diru laguntza bati esker, Euskoarekin kontaktuan sartu da eta Bihar tokiko moneten formakuntza [...]

2zio Eusko Egunan

Gaualdiko 3 garren taldea eskas zen, horra baduzue !!! Esne Beltza eta Willis Drummond eta gero, 2zio eszena gainean izanen dira eta larunbat gaueko programazioa bururatuko dute. Beren Kataluniako azken data eta gero Gironen, Iparraldeko rap taldea Ezpeletan izanen dugu Eusko [...]

Eusko Egunak zure beharra du!

Lehen aldikotz, Ezpeletako merkatu estalian, apirilaren 4ean, larunbatez, Eusko egunaren antolatzeko Eusko taldeak laguntza anitzen beharra ukanen du. Egun hau arrakastatsua izan dadin, motibatuak diren laguntzaileak behar ditugu! Plazerrekingaitasun eta ezagutza guziak ongi etorriak dira, eta denek izanen dugu zer [...]

Euskoak jendea bilatzen du!

Euskoak garatzen segiten du, urte hastapenenan sareko profesionalen kopurua 1000tik goiti pasa da eta 3800 erabiltzailek beren erosketan ardura euskoz egiten dituzte… Euskoa Frantziako tokiko moneren erreferentzia bat bilakatu da. Bere aktibitarearen jarraikitzeko, Euskoak jendea bilatzen du : - Profesionalen kideen [...]

willis drummond Eusko Egunean!!!

Haien azken diskoaren aurkezpena egin eta Euskal Herrian, Bilbon kafe antzokian eta atzo Atabalen, Jurgik, Xanek eta Felixek munduko itzulia eginen dute, Japoniara, Australiara eta Europara... bainan Ezpeletan izanen dira Eusko Egunean apirilaren 4an larunbatearekin!!! Oraindik, erreserba itzazue zure 13euro/euskoko [...]

Euskoa Hego Lapurdin

Negua hor dugu, eta nahiz eta egunak eguzkitsuak izan, egun laburrek eta goiz hotz eta karroinek neguan girela orroitarazten digute ! Sasoin hau gure guruari plazer egiteko egokia da. Orduan Hego Lapurdiko berrikuntzen ezagutzera joanen gira ! Sara, Ainhoa, Azkaine, Ziburu eta [...]

Transizioen dinamika

Eusko, transizio tresna bat Think tank de l’Économie sociale et solidaire, sozial eta elkartasun ekonomia laborategiak, otsailaren 5 hunetan Parisen, lantzen duten « Dynamiques collectives de transitions dans les territoires » deitu lanaren aurre-tsostena argitaratu dute. Presentaketa hau, eskualde desberdinetan barretzekoak litaizken [...]

Euskoa eta herriko botzak

Ekonomiaren bertokiratzea, transizio ekologikoaren gakoetariko bat da, eta arlo honetan, auzapezek paper garrantzitsu bat dute. Hau da, beren gain dituzten lanpostu kopuru haundia bai eta ere elkarteei ixurtzen dizkien diru laguntzen bidez, lekuko elkargoak aktore ekonomiko garrantzitsuak dira. Gaur egun, [...]

Lan eskaintza : Eusko garapen arduraduna

Enplegatzailea: Euskal Moneta elkartea-Euskal Herriko tokiko moneta Kontratu mota: lehen lan kontratu mugatua, 6tik 12 hilabete artekoa. Ondotik mugagabea) Asteko lan denbora: 30 ordu/astea, epe laburrean 35 lan ordua izateko aukera. Misioaren hasiera: apiril hasiera Soldata: Soldata minimoa (gara daitekena) [...]