Saltzaile independenteek funtsezko zeregina dute Euskal Herria, gure herriak eta hiriak biziarazteko eta etxe ondoan behar ditugun ondasun eta zerbitzuen ekartzeko.
Koronabirusari aurre egiteko konfinamendua hasi zenetik, ekimen azkar eta ainitz sortu dira zailtasunetan diren laborarien laguntzeko: era berean, saltzaile independenteak lagundu behar dira ere, haien saltokien hesteak haundizki kaltetu baitituzte. « Eusko-saltzaile: izan gaiten solidario » Facebook taldea sortu dugu, bai eta ere horri zuzendua zaion orri bat gure web gunean.
Saltzaile ainitz dira energia eta irudimena haundiarekin, guttienengo aktibitate baten atxikitzeko banaketak, eramateko salmentak, ordutegi adaptatuak… antolatzen dituztenak. Beraz lagundu ditzagun!
Facebook-ik ez baduzu ere, Euskoak bultzatu talde honetan, pandemia garaian, Eusko sareko saltokien berri eta banaketa modu berriak atzemanen dituzu : banatzeen plantan jartzea, eramateko salmentak, etab. Zure erosketak, kasuen arabera, euskokart edo eusko billeteekin ordain ditzazkezu.
Euskoz ordainduz, saltzaileak laguntzeaz gain, zure diruak tokiko ekonomia gehiago elikatuko duela segurtatzen dizu, eta hori funtsezkoa da gure lurraldearen erresilientzia indartzeko.
Eusko erosketa txartel solidarioak
Azkenik, talde honetan erosketa txartel sistema berri bat proposatzen dizugu: saltzaileak eusko biramenduz ordaintzen dituzu orain (oraindik Eusko konturik ez baduzu, hemen klik eginez ideki dezakezu), eta saltzaile honek konfinamenduaren bukaeratik urte bukaera arte erabiltzeko erosketa txartel bat bidaltzen dizu emailez (beraz, Eguberriko balio dute ere).
Erosketa txartel horiek, saltzaileentzat guttienengo diru sartze baten ukaitea ahalbideratzen dute, karga finkoak ordaintzeko. Talde honen iragarkiak ardura so egin, eta noiznahi gure web gunean eskaintzen diren erosketa txartelak atzemanen dituzu, hiriz hiri ordenatuak: egin klik hemen.