Konfinamendua bukatu arte, saltegi anitz hetsiak egoitea behartuak dira. Euskal Herria Bihotzean-ek “opari txartel solidarioak” operazioa hasi du, maiatzaren 11 arte, bere sareko saltokiak beren kargei aurre egiten laguntzeko: alokairuak, soldatak, hornitzaileak, etab.
Partikular, profesional, elkargo eta elkarteek Euskal Herria Bihotzean-en katalogoan saltzaile bat hauta dezakete, eta bere dendan abenduaren 31ra arte erabiltzeko opari txartel bat mana dezakete. Txartel horiek, 20 €-tik goiti, Euskoz ordaintzen ahal dira, lagundu nahi duzun denda Eusko kide bada. Info gehiago hemen.