Dendak eta enpresak berehala berriro idekiko dira, bainan bi hilabeteko konfinamenduaren ondotik, zailtasun anitz izanen dituzte. Nola berriz abiatu? Laborarientzat elkartasuna fite antolatu da, eta orain komertsanteentzat hedatzen ari dira. Nahikoa izanen da? Eta beste enpresek, ETEek, autoenpresariek, artisauek, nola segurta dezakete beren etorkizuna eta beraz, Euskal Herriko tokiko enplegua?
Eusko bezalako sare baten integratzea untsa galdera horiei ihartesteko molde bat da, egoera ekonomikoa andeatzen denean aukera berriak atzemateko aterabide bat baita. Gaur egun, Euskoa, abantaila bikoitza duten 1.000 profesional baino gehiagoko sarea da.
Bezero partikularrentzako lehen abantaila: Euskal Herriko 3.800 biztanle baino gehiagok erabiltzen dute Euskoa, eta horietako erdiak Eusko kontu bat ideki du, eta kontu horietan hilabetero 85.000 euro baino gehiago aldatzen dituzte, ondotik Eusko sarean baizik ez erabiltzeko. Gaur egun, 1,7 milioi eusko dira zirkulazioan, hau da %49ko goratzea urte batez, eta horren onura Eusko sarean sartuak diren profesionalek baizik ez dute izanen.
Gainera, Euskok gure lurraldeko ekonomia hobeki babesteko eta ezinbesteko den trantsizio ekologikoa arkartzeko, uda honetan Euskal Herritarrek eta etortzen diren turistek gure tokiko moneta erabil dezaten “Oporrak Euskotan” operazioa martxan jarriko du.
Bigarren abantaila, bezero profesionalentzat: Eusko kidetzea, balore azkarrak dituen sare batekin bat egitea da, hala nola, jarduera ekonomikoa lurraldean finkatzea, trantsizio ekologikoa, euskararen defentsa (nahiz eta euskara mintzatzen ez jakin). Bainan era berean, beren arteko loturak indartzen dituzten enpresa sare batekin bat egitea da ere.
Hala nola, bere bezeroengandik ukan euskoen berrerabiltzeko, Eusko sareko profesionalen %56ak, gutxienez sareko kide den hornitzaile berri bat hautatu du. Horrek erran nahi du, Euskoari eta tokiko moneten berezko mekanikari esker (diruaren zirkulaziorako tokiko zirkuitu hetsia sortzea), Eusko taldeak sare profesional hori garatzeko eginten duen lan guztiari esker (gaur egun Ipar Euskal Herriko sare profesional nagusietako bat da), eta Europako sare profesional garrantzitsuenari esker, ehunka merkataritza harreman berri sortu direla.
Euskal Herriko enpresa guztientzat, Euskoarekin bat egiteko mementoa da. Baldintzak errexak dira, hemen eskura ditzazkezu: https://www.euskalmoneta.org/comment-adherer/?lang=eu, eta, gaur egun, Eusko garapen kagudunak diren Melanie, Amaia, Amandine eta Bertrand-ek interesatuak diren profesionalei bideokonferentziaz aurkezteko hitzorduak proposatzen dizkiete, inolako engaiamenkurik gabe, noski.
Enpresaburua, laborari, artisaua edo lanbide liberala bazira, urratsa gainditzeko unea da edo zure inguruan aipatu oraindik Euskoarekin bat egin ez duten profesionalak ezagutzen badituzu.
Photo © Tala Photographie Isabelle Miquelestorena