Terra Nova Think tank ospetsuak, Jérôme Blanc unibertsitarioak idatzitako eta “Erresilientziako eta trantsizio ekologikoko lurralde politikak: tokiko moneten pista?” izenburua duen txostena argitaratu berri du. Artikulu horretan, txosten honetako “orri onak” proposatzen dizkizugu, hau da, zati adierazgarri batzuk.

 

Tokiko monetak erresilientzia ekonomiko eta trantsizio ekologikorako tresna gisa:

« Krisi baten aurrean, izan dadin ekonomikoa, osasunekoa edo ingurumeneko, tokiko monetak lurralde baten erresilientzia sendotzea ahalbidetzen duten tresnak dira. Bizitzen dugun osasun-krisiak erakusten du krisi horietako bat etorkizun laburrean agertzeko probabilitate handiagoa dela. Tokiko monetak ere erabil daitezke lurralde mailako trantsizio ekologikoan aintzinatzeko. »

 

Elkargoek tokiko monetetan oinarritzera deitzen dute:

« 2000  urte hasieratik, tresna horiendako tirria handia ikusten da Frantzian, iniziatiba anitz eta heterogeneok sotu baitira, eta orain arte, 80 bat moneta inguru badira zirkulazioan. Moneta, lurraldeko eragile ekonomikoak eta gizarte balioak lotzen dituen tresna denez, pentsatzekoa da trantsizio ekologikoa tresna hortan oinarritu daitekeela ; eta tokiko eragileak lurralde trantsizioko eta erresilientziarako tokiko politikak eraikitzeko erabil daitezkeela. »

 

Euskoak beste tokiko monetei bidea idekitzen duenean:

Tokiko elkargoek « ezin dituzte gastuak zuzenean tokiko monetan ordaindu. 2018An, Baiona hiria eta Estatuaren arteko gatazka puntu horretan zentratu zen. Baionak gastu zenbait euskoz ordaindu nahi zituen (hautetsien ordainsariak, diru laguntzak, erosketa publikoak). Auzitegien aintzinean kontrazentzuzko zenbait etaparen ondotik, eta Estatuko kontseiluak hiriak jarritako errekurtso bati buruzko iritzia eman baino lehen, lagunarteko hitzarmen bat adostu dute. Hitzarmen horren ondorioz, elkartekide batek boterea eman dezake elkarteari, elkargoak euroz egindako ordainketa tokiko monetan ukaiteko. Horrek zuzenbide publiko arau bat zuzenbide pribatuaren arau batez ordezten du. Hitzarmen honen ondorioak geroago beste elkarte batzuek erabili zituzten, Nantes, Chambéry edo Grenoblen, gastuak tokiko monetan ordaindu ahal izateko. »

 

Estatuari gomendioak tokiko moneten potentziala zabaltzen uzteko :

« Elkargoek kontu bat ukan beharko dute dirua hunkitzeko eta ordainketen egiteko tokiko monetan. Horrela, zirkuitua bururatzen da. Gainera, herri elkargoek (EPCI – établissements publics de coopération intercommunale) beren fiskalitate propioa ukaiteko eskumena dute. Beste aintzinamen bat izan liteke tokiko fiskalitatea tokiko monetan ordaintzea. Horrek ez luke erran nahi zergadunek horrela egitea behartuak izanen direnik, baina tokiko moneta erabiltzen duten zergadunei erabiltzeko manera bat emanen luke eta horrela moneta zirkuituaren bururatzea ahalbideratuko luke.»

 

Terra Nova Frantziako think tanketako erreferentzia bat da, eta tokiko moneten alde egiteak erran nahi du, heldu diren urteetan, Estatuak, trantsizio ekologikorako eta ekonomia birkokatzeko ekintza publikoetariko bat tokiko moneten erabileraren garatzea izanen dela.

Txosten horrek, aintzineko laburpenetaz gain, Michel Aglietta bezalako erreferentziako ekonomialarien lanetan oinarrituz, pista interesgarriak idekitzen ditu tokiko monetek nola trantsizio ekologikoa finantzatzen ahal duten aztertuz eta nola jarrerak haundizki garaarazten ahal dituzten.

Euskoak bere ekintzen bidez tokiko monetendako dinamika kolektibo horretan parte hartzen du, baita SOL Mugimenduarekin elkarlanean, tokiko monetak eremaiten dituzten beste elkarteekin batera, Frantziako tokiko monetak eskala orokorreko aldaketa baten alde.