“Bikaina da!” : hau da gure inguruan euskopay ordaintzeko aplikazio berria erakusten dugunean entzuten dugun erreakzioa. “Biziki pratikoa da!” edo “Sobera azkarrak zizte Eusko!”. Saltzaile batzuek ordaintzeko aplikazio berriaz zenbat kontent diren erraiteko ere deitu gaituzte.
Tokiko ekonomiaren sustatzeko, trantsizio ekologikoaren bizkortzeko, euskararen biziarazteko, denek eusko kontu bat idek dezakezue, berehala eta gosturik gabe karga dezakezue banku kartarekin; eta ondotik, euskopay ordaintzeko aplikazioa deskargatu dendetan, merkatuetan eta abarretan ordaintzeko.
“Hasieran, euskopay-ra pasa nintzen izigarri fite ibiltzen baita”, dio Nathaliek. Nathalie Hazparnen bizi da, eta euskoaren sortzetik erabiltzen du. Lehen aldikotz euskopay-a erabili du Zarea ekoizleen dendan. “Saltzaileak kontua prestatzen zuen bitartean, ene telefonoa atera dut eta aplikazioaren ikonoan zapatu eta, kutxan den euskopay QR kodea eskaneatu dut. Ondotik, zenbatekoa idatzi dut eta baieztatu. Saltzaileak ene pantailan edo bere aplikazioan segurta dezake ordainketa untsa egin dela. Guk dugu, bezeroek, manipulazioa egiten, biziki fite egiten da! Gainera, segurua da, gure telefonoan, egin ordainketa berehala ikusten baitugu; dena egiazta dezakegu. Hasieran beldurra nuen billeteekin edo euskokartarekin ez bezala, gauzen ez menperatzea… eta orain uste dut hori baizik erabiliko dudala. Hain da praktikoa!” Eta horrek bakoitzak bere gainean beti euskoen ukaitea ahalbideratzen du, ez baita ardura mugikorra etxean ahanzten…
Eta saltzaileen aldetik? “Izigarri erraza izan da plantan emaitea”, aitortu du Baionan den M. Txokola-ko Cyril-ek. “Jadanik eusko kontu bat baginuen, Euskal Monetako teknikari bat gure euskopay QR Kode kartareninstalatzera etorri da, euskopay aplikazioa telekargaarazi digu, eta gero nola ibiltzen den erakutsi digu. Biziki errazaki plantan emaiten da, eta guretzat eta gure bezeroentzat, Euskopay bidezko ordainketa sinplea da eta biziki fite badoa, euskokart-ekin baino hobeki.”
Aldudeko Alfaro Ostatutik, Espeletteko Arrobio artisau-garagardotegira, bai eta ere Hendaiako Bio Basic edo Mauleko Xibero Bio epizerietatik, Angeluko Les Vins de Vincent-ra, Beskoitzeko Bastidarra saltegitik pasatuz, 200 bat profesional inguru dira jadanik tresnatuak direnak, eta beste 400 bat eginak izanen dira hemendik urte bukaerara!
Nola egin euskopay-aren erabiltzeko?
1. Ez bada jadanik egina, eusko kontu bat idekitzen dut, hemen klikatuz
2. Ene mugikorretik euskopay aplikazioa telekargatzen dut
3. Euskopay onartzen duten saltegietan, kutxa ondoan den QR kode kartari esker ordaintzen dut (ikus saltegien aurkitegia)
Tala Photographie / Isabelle Miquelestorena lehen argazki eskubidea