Konfinamendu garaian hiru web mintegi antolatuak izan dira, Euskal Herriko monetari eta orokorrean tokiko monetei buruz gehiago jakiteko. Osasun krisiak urruntzera behartzen bagaitu, ez digu zuen gana joaitera eragotzi behar. Horregatik, trukatzen segitzeko eta informatua egoiteko aukera hauek proposatu dizkizuegu. 3 web mintegi horiei esker (azpian replay-en ikusgai) Euskoaren alde berriak deskubrituko dituzu hizlariek beren esperientziak eta gogoetak partekatu baitituzte, bai eta ere publikoaren galderei esker.

 

« Betidanik Euskoari buruz jakin nahi izan duzun guzia », azaroaren 18an

Lehen web mintegi honetan, Euskal Herriko monetaren historia aurkeztuko da, sortu zenetik gaur arte. Gure bi hizlariek, Dante Edme-Sanjurjo, Euskal Monetako zuzendari orokorrak eta Cristel Rouma, kudeaketa laguntzaileak, Euskal Herriko monetaren ideiaren sortzea, haren bilakaera eta etapa garrantzitsuak gogoratu dituzte. Ondotik, Euskoak gaur egun duen lekua, eta hirugarren parte batean, lurraldea eta bertako biztanleentzat etorkizun desiragarri baten sortzeko tokiko moneta batek dituen erronka eta onura ugariak aipatu dituzte.
Animatzailea: Iban Carricano, Euskoko komunikazio arduraduna.

 

« Eusko eta Euskaraldia: Euskarari bizi emaiteko lekuak », azaroaren 25an

Web mintegi hau Euskara hutsean da. Maika Thicoipe, Euskal Monetako euskara garatzaile arduradunak, eta Xan Aire, Euskaraldia elkarteko kideak, lurraldeko bi dinamika horiek nola euskara biziarazteko elkartzen diren aurkeztu dute. Euskararen sustatzea bizi publikoan, eta bereziki tokiko ekonomiaren esparruan, Eusko eta Euskaraldiak partekatzen duen helburua da. Batez ere “Ariguneak” dispotibo berriarekin, horiek agerian jartzen baituzte euskararen praktika bultzatzen dituzten lekuak.
Animatzailea: Amaia Baltazar, Eusko Garapen arduraduna.

 

« Tokiko moneta, balore eramailea den moneta alternatiba », abendoaren 2an

Hirugarren eta azken web mintegiaren helburua, tokiko monetaren kontzeptua ezagutaraztea da, bere erronka eta baloreen bidez, euroaren alternatiba gisa. Bi hizlariak Yannick Lung, Bordaleko Zientzia Ekonomikoko unibertsitateko Erakasle emeritua eta MoLoNA (Monnaies Locales complémentaire en Nouvelle-Aquitaine) ikerketa proiektuaren koordinatzailea ; eta Simon-Pierre Sangayrac izanen da, « Osons le Progrès » Think Tank-aren kide da eta « Monnaies locales : un levier de relance de nos territoires » txostenaren idazleetariko bat da. Lehen zatian tokiko monetak alde historikotik azaldu dituzte, bigarren zatian, tokiko moneta baten sortzearen onura ekonomikoetaz interesatu gira. Azkenik, moneta horiek gizarte proiektu gisa aztertu dira, zinezko ingurumena eta jendartearentzat dituzten abantailak aipatuz. Web mintegi honen bukaeran, tokiko monetaren kontzeptuak ez du gehiago sekreturik izanen zuretzat!
Animatzailea : Iban Carricano, Euskoko komunikazio arduraduna.