Hugues Sibille Fondation Crédit Coopératif-eko eta Labo de l’ESS lehendakaria, Aviseren sortzailea eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko estatuko idazkari ohia da. Bere iduriko, tokiko monetak ekonomia sozial eta solidarioko (ESS) forma berritzaileak dira, eta lurraldeen erresilientziarako eta trantsizio ekologiko eta sozialerako ezinbestekoa den enpresa, kolektibitate, elkarte eta herritarren arteko elkarlana garetzen dute.

Horrez gain, « Tokiko monetak kontzeptu berri baten zerbitzuko: turismo parte hartzailea », web mintegiaren hasieran egin duen zati bat ere proposatzen dizugu. Mintegi hau Crédit Coopératif Fundazioak babesten eta Tokiko Moneten Institutuak eta Eusko, Euskal Herriko monetak egindako ekintza-ikerketa baten ondorioz antolatu zen. Tokiko monetak, ESS, trantsizio ekologikoa eta demokrazia ekonomikoaren arteko loturak egiteko hausnarketa izan da.

 

« Web mintegi honetan parte hartzen badut, ez da erakunde finantzatzaile gisa, sinesten duen eta engaiatzen den pertsona bat naizelako baizik.

Parte hartzea onartu dut, Euskoak egiten duenan sinesten baitut, eta hori, Labo de l’ESS-aren kari, Euskal Herriko moneta zer zen ikustera etorri nintzanetik.

Ikusi dudanaren eraginkortasunean sinesten dut, bereziki hiruki arrakastatsuan : trantsizio ekologiko eta sozial proiektu azkar bat, eredu ekonomiko orekatu baten bilatzea, biztanleen engaiamendua. Hemen naiz ere bai, ziur bainago klima krisiak eta osasun krisiek ekonomia desberdin baten asmatzea behartuko dutela.

Crédit Coopératif Fundazioa osoki Ekonomia Sozial eta Solidarioari (ESS) dedikatua da. 1.750 milioi euroko aurrekontuarekin, ESS, ESS ikerketa eta ESS eraldatzeko ekintzak finantzatzen ditu.

Tokiko monetak eta orokorkiago moneta alternatiboak ESS-eko eragiletzat hartu behar ditugu. ESS-aren modu berritzaile gisa. Batez ere Covid-aren ondotik, senditzen baitugu aktibitatearen birtokiratzeko ahalegin handiak egin behar direla. Nire buruan, ESS hurbileko ekonomia berri baten buru da, zuzenagoa eta iraunkorragoa.

ESS-ak trantsizio ekologikoaren buru izan behar du, ekonomia desberdin bat asmatuz Bata bestearen auka diren alde batetik, aberastasun sortzailea den baina kutsatzen den ekonomia, eta bestetik, ekologia konpontzaile edo zigortzailea sistema binariotik atera behar dugu. ESS beste mota bateko ekonomia bat izan daiteke, ekonomia eta ekologia uztartzen dituenak.

Bestelako ekonomia, erabakitzeko ahalmena akziodun bakarrari ez dagokion, irabaziak mugatuak dituen, onura ekologiko eta sozialak irizpidetzat hartzen dituen, eta boterea eta diru sartzeak orekatzen dituen ekonomia da.

Bestelako ekonomiaren egungo erronka, nire ikuspuntutik, «Merkatu gehiago edo Estatu gehiago behar da? » betiko galderatik ateratzea da eta gizarte zibilean konfiantza izatea da. Nola herritarrek ekoizpenari, banaketari, kontsumoari, aurrezteari, energia hautueri eta abarri buruzko botere gehiago hartzen ahal dute? Tokiko monetak dira, jakina, herritarrek ekonomiaren gainean duten boterea lortzeko bideetariko bat.

Horretarako, tresna eta estrategiak behar dira, bai lurraldeetzat, bai sektoreentzat, hala nola elikadura jasangarria (Biocoop, Jardins de Cocagne…), mugikortasun jasangarria (Railcoop, Mobicoop…) edo herritarren energia trantsizioa (Enercoop).

Sektoreetako eta lurraldeetako estrategiek tresna juridiko eta finantzarioak ere behar dituzte. Ikuspuntu horretatik, SCIC tresna (Société Coopérative d’Intérêt Collectif) enpresa munduko konkistarako estrategia berrietara egokituta dela irudizen zait. Hurbileko finantziazio tresnak ere defendatzen ditut, hala nola lurraldeetako fundazioak edo hurbileko aurrezki-liburuxkak. Eta tokiko monetak estrategia horien garatzeko tresna nagusiak izan daitezke.

Beste puntu bat: trantsizio ekologikoago, solidarioago eta erresilienteago batean aintzinatzeko, lehenik eta behin, tokiko elkarlaneko ekosistemen kalitatean oinarritu beharko da.

ESS laborategiak PTCE-ei (Pôle Territorial de Coopération Économique) eta lurraldeko dinamika kolektiboei buruzko lan handia egin du. Lankidetza ez da hitzartzen, baizik eta egiaztatzen. Jarrera aldaketak, urratsez urrats eraikitzen den konfiantza, lan tresnak, gobernatzeko moduak, ingeniaritza beharrezkoak ditu.

Berria da herritar/biztanleak lankidetza horietan izaitea, eragile partehartzaileak izatea. Horretarako, tokiko monetak konfiantza eta lankidetza tresnak izan daitezke. Monetak konfiantzan oinarritzen direlako, eta konfiantza sortzen dutelako.

Bukatzeko, Euskoa tokiko moneten arloan erreferentzia bat dela erran nahi nuen. Tokiko monetak marjinalak direla pentsatzetik atera behar dugu. Beren eraginkortasuna eta dituzten ondorioen handitzea beharrezkoa da. Ez dut hitzen beldurrik. Zuen Tokiko Moneten Institutuak eginkizun garrantzitsua du, eta anbizioa izan behar du.

Anbizio handiko egarria! Arrakasta! Biharko mundura ekar dezakezuen onena da.

Covidetik aterako girela uste dut. Haatik, klima krisiak, jendarte desberdintasunek edo zuzenbide-estatuaren atzerapenak eragiten duten mehatxuak bai gure aintzinean ditugu.

ESS-a besteen arteko erantzun bat da, idekia eta tolerantea, eta beste ekonomia loratzea eta arau orokorra bihurtzea du helburu. »


Photo © Kathleen Rengnet