Urte berriko usaia onak… Gure buruari egiten dizkiogun promesa ederrak, batzuetan atxikitzen ditugunak, bainan usu ahatziak. Zerbait oroitarazten dizu? Euskok zuri pentsatu du 😉

Ez gira eguneroko biziko hertsadurak, autodiziplina haundia edo mantendu ezinak diren dietari buruzko murrizketetaz ari. Urte berri honetarako, klik bakar batzuekin soilik tokiko ekonomiari laguntzea, zirkuitu laburren garapenean parte hartzea, Euskal Herriko eragile guziak ingurumena eta euskara babesteko engaiamenduen hartzera bultzatzea, elkarteak diruz laguntzea… proposatzen dizugu. Azkenean, Euskal Herriko monetaren erabiltzaile bihurtzea!

 

 

Eta zure lanaren errazteko kidetzeko prozesu berri eta sinple bat sortu dugu, fite egina eta segurua. Zure nortasun agiria eta banku datuak hartu, eta eusko kontu bat ideki 5 minutuz!

Zure eusko kontua sortu eta, zure banku kartaren bidez berehala kargatu, euskopay ordaintzeko aplikazioa telekargatu eta lehen ordainketak tokiko monetan egiteko prest izanen zira! Aurki itzazu gure eskualdeko aurkitegietan zuregandik edo zure lanetik hurbil Euskoak onartzen dituzten denda, ekoizle, elkarte eta zerbitzu publikoak.

10 egun barru bidaliko dizugun euskokart ordaintzeko karta ere erabil dezakezu (gastu gehiagarririk gabe), eta gure 30 alda bulegoetako batean Eusko billeteak trukatu ere bai 😉

Eusko konduari buruzko informazio gehiago

 

Photo © Isabelle Miquelestorena Tala Photographie

 

Euskal Herriko monetan kidetzea eta erabiltzea ekintza erraza da, baina lurraldearentzat baliagarria, eta funtsezkoa proiektu hau eremaiten duen elkartearen funtzionamendu ona eta independentzia bermatzeko.

Beraz, ez itxoin gehiago! Zatoz zu egunero tokiko moneta erabiltzen duten gure lurraldeko milaka bizilagunekin batera, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten eraikitzean parte hartzera!