Aldabulegoak funtsezkoak dira Euskoa untsa ibil dadin: billeteak erretira ditzazkezue zuen kontuetatik edo euroekin aldatuz (txeke edo diru bidez), urtesaria berritu edo kidetu zaitezke, edo zure eskualdean Euskoak onartzen dituzten saltokien aurkitegiak atzeman ditzazkezu. Eskerrik beroenak beren borondadezko engaiamenduagatik eta Euskal Herriko tokiko monetaren garapenean parte hartzeagatik!
Aldaketa Angelun : Biocoop batetik bestera
Parmako Biocoop-ek bere aldabulegoa hetsi du: Biocoop Bonheur-era aldatu da, Pontots inguruan, Foroaren ondoan. Kasu, ez da dendan baizik eta bulegoetan, eta denda eta Tajinier artean den ate zuritik sartu behar da (“Le Bio nous rassemble” panelaren azpian).
Aldabulego berria Azkainen: Euskal Saskia
Martxoaren 23tik goiti, Euskal Saskia – Le Panier Basque Eusko aldabulegoa izanen da, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (larunbat arratsaldetan salbu). Lanzelai artisau-eremuan da, Elgarrekin gunea, 1ean, Azkainen. Zatoz!
Bulegoak idekirik egoiten dira osasun murrizketa garaietan
Gobernuko jarraibideei dagokienez, bulego anitzek beren ateak hetsi behar izan dituzte. Bihotzez haiekin gira, eta kuraia handia opa diegu garai zail horiendako. Atxik azkar!
COVID: aldabulego idekiak
Angelu
Biocoop Bonheur
9:00-12:00 / 14:00-18:00
Azkaine
Euskal Saski – Le Panier Basque
10:00-13:00 / 16:00-18:00 asteartetik ostiralera, eta larunbatetan 10:00-13:00