Asteazken honetan, 2021eko maiatzaren 19an, elikagaiezkoak ez diren saltokiak, merkatu estaliak eta kultura lekuak berriro idekitzen ahalko dute. Ber-idekitze horien laguntzeko, mobiliza gaiten eta sustenga ditzagun! Jatetxera joateko, kafe bat hartzeko, kirol jantzi bat erosteko, ikusgarri bat ikusteko edo ongizatea saio bat egiteko: Euskoa erabili!
Euskoa moneta bat baino askoz gehiago da: sare solidario bat da ere, bereziki hurbileko saltokientzat. Jendeen arteko lotura eta enplegu sortzaile, hurbileko saltokiek garrantzia haundia dute gure jendartean, eta krisi honetatik ateratzen laguntzeko manera hoberena, zuen erosketak beren saltokietan egiten segitzea da, euskotan!
Izan ere, tokiko monetan kontsumituz, lurraldeko ekonomia eta beraz tokiko enplegua indartzen duen zirkulu bertutetsu baten sortzean parte hartzen da. Lurralderako onura lehen erosketa ekintzatik haratago doa, erabilitako euskoak tokian berean zirkulatzen segituko baitute, sareko saltoki, enpresa eta laborarien artean. Horrek tokian tokiko lotura ekonomikoak biderkatzen eta finkatzen ditu, eta Ipar Euskal Herriko biztanleen, enpresen, elkarteen eta elgargoen arteko loturak biderkatzen ditu.
Zugandik hurbil diren saltoki, jatetxe, zinema eta sareko beste profesionalen errazki aurkitzen laguntzeko, 7 lurraldetako aurkitegiak deskarga ditzazkezu web gunean. Bertan aurkituko dituzu eusko sareko 1.200 profesional inguru, herrika sailkatuak. Horiei esker, begi klixka batean ikusten ahalko duzu non erabili euskokart edo euskopay ordainketa aplikazioa (eusko billeteak, denetan onartzen dira), eta marra gorri ttiki batez seinalaturik, profesional berriak ere aurkituko dituzu. Hogei profesional berri baino gehiago sartzen dira hilabetero Eusko sarean; horregatik, aurkitegi horiek hiru hilabetero eguneratzen dira. Ardura kontsultatu izkizu!
Gure sare sozialetan ere Instagram eta Facebook-eko storien bidez, Euskoarekin engaiatuak diren profesionalen azken berriak aurki ditzazkezu.
Tokiko ekoizle eta saltzaileen etxeetan kontsumituz, Euskal Herria solidarioago, euskaldunago eta ekologikoago baten eraikitzen parte hartzea da!