Gure elkarteko bideokonferentzia bidezko ez ohizko biltzar nagusia ekainaren 10ean iraganen da, ostegunez, 19:00etan (izen emaite).
Honen helburua, gure elkartearen funtzionamendu beharrei eta bilakaerei egokitzeko proposatuak diren estatutu aldaketen baieztatzea da:
- Kolegioen Batzordean langileen kolegio baten sortzea, eta Kolegioen Batzordean egonen diren langileen kopurua zehaztea
- Kolegioen Batzordean den Kolektibitateen kolegioko eserlekuen kopurua haunditzea
- 15. artikulu baten gehitzea: “Bereizkeriarik ezaren printzipioak errespetatzea”
- Elkarteko lehendakariarentzat ordainsari baten sortzea
- Elkartearen helburuaren idazketa aldatzea
- Kotizazioak baieztatzeko modu berri baten definitzea
- Erabiltzaileen definizioaren aldatzea
- « Erabiltzailea » hitzaren ordez « partikularra » hitzaren erabiltzea
- %3ko dohaintzaren ordaintzeko modalitateen deskribapenaren kentzea
- Tokiko elkargoen gehitzea kideen zerrendan
- Onespen batzordearen eta Gidaritza Batzordearen bilkuren maiztasunen aldatzea
- Hutsen zuzentzea
Gure Gidaritza Batzordeak proposatzen dituen elkartearen estatutu aldaketak hemen kontsulta ditzazkezu. Aldaketa horiek frantsesez egin dira, baina aldaketak bozkatu ondoren, jakina, euskarara itzuliko dira.
Oroigarri gisa, kide eguneratuek baizik bozka dezakete. Berriro kidetzeko, eusko kontu bat ideki dezakezu edo gure 29 alda bulegoetako batera joan zaitezke.
Zure moneta da, zuk duzu erabakitzen!