Bi udaberri pasa dira Eusko Egunik gabe, Euskal Herriko monetak antolatutako herri-festa handia. Laborari merkatu, herri bazkaria, hitzaldiak, kontzertuak: familia osoarentzako ekitaldia, ehunka pertsona bildu ohi dituena eta Iparraldeko festa handien denboraldia hasten duena. Zoritxarrez, ezin da ekitaldi hori egin auten ere ez. Baina ez da alde batera utzi behar: jende arteko loturak eta bizikidetza garrantzitsuegiak dira horri uko egiteko! Funtsezkoa da ekitaldiak antolatzen segitzea, umore oneko uneak bizitzeko eta elkarrekin egoteko.
Horregatik, Euskok “Quiz Gaua” aurkezten dizu, ekainaren 26an,
larunbatez, 18:30etan iraganen da Itsasuko Sanoki gelan.
Osatu 4-5 laguneko taldeak, eta bi hizkuntzetan animatua izanen den galderei erantzunik onenak lortzen saiatu (lau proba ezberdinetan): kultura orokorreko QCM bat, blind test musikal bat, zine-quiz bat eta, azkenik, “non hartu zen argazki hau? » hauei esker 15 taldeak partekatzen ahalko dira: opari txekeak, afariak, saskiak. Talde irabazlea Eusko sareko enpresek eskainitako sari askorekin itzuliko da. Baina denek izanen duzue irabazteko aukera, sari batzuk zozketaz emango baitira.
Ez itxoin izenen emaiteko, 15 taldera mugatua baita!
Parte hartzea: 3 eusko pertsonaka.
Jatekoa eta edatekoa izanen dira lekuan berean, osasun neurriak errespetatuz.
Ateen idekitzea: 18:30
Jokoaren hasiera: 19:00
Beraz, hitzordua ekainaren 26ean, larunbatarekin, Itsasun, lagun arteko gaualdi goxo baten pasatzeko!