Turismoa Ipar Euskal Herriko sektore ekonomiko garrantzitsua da, baina lurraldearentzat baliagarriago eta gure kulturaren errespetuan egiteko gisan berriz pentsatu behar da.
Beraz Euskoak ‘Bakantzak euskoz’ ekintza baten eremaitea erabaki du. Akitania Berriko eskualdeko kontseiluaren “Akitania Berriko turismo berritzailea” programaren bidez eta Euskal Hirigune elkargoaren sustengueri esker, eta AaDT 64 eta Euskal Herriko turismo bulego (kasik) guziekin elkarlanean, gure lurraldean pasaiako diren jende guziei gurekin batean trantsizio ekologikoan, euskararen dinamikan eta Ipar Euskal Herriko garapen ekonomiko iraunkor batean parte hartzea proposatzen diegu. Hala nola, euskoz erabiliko euro bakoitza, lurraldean egonez tokiko ekonomia elikatzen da, eta hori guzia zirkuitu laburrak garatuz eta beraz ingurumena zainduz.
Pasaiako pertsona guziek bi euroren truke (eta gehienez bi hilabeterentzat) Bakantzak euskoz kontu bat ideki dezakete, zuzenean sarean, gero bere banku kartarekin gastu gehigarririk gabe kontua kargatu, eta azkenik, Euskopay aplikazioa telekargatu, tresnatuak diren saltokietan ordaintzeko.
Gure sareko aurkidegian, “Bakantzak euskoz” filtroak, turistei baliagarriak zaizkien helbideen atzemaitea ahalbideratzen du : jatetxeak, aisialdiak, aterpetxe, ostatuak, kultura jarduerak… %100 euskoz pasatzeko egun edo asteburuak proposatzen dituzten 7 ibilaldiko liburuxka batekin, gehienbat Ipar Euskal Herri barnekaldean. Gida hauek, Turismoko bulegoetan izanen dira eta eusko kide guzientzat pentsatuak dira.
Bakantzak euskoz 7 zikuitoen gidakBakantzak euskoz 7 zirkuitoen gidak telekargatu
« Bakantzak euskoz » eskaintza hau Ipar Euskal Herriko biztanleei ere zuzendua da. Anitz izanen dira aurten lurraldean berean egonen direnak, eta Euskoaren bidez lurraldea berriz deskubrituko parada da. Euskoaren bidez lurraldearentzat eta trantsizio ekologikoarentzat engaiatuak diren ekoizle, aisialdiko profesional, komertsante eta artisaueri buruz joaiteko aukera ematen du.
Nola ibiltzen da?
bakantzakeuskoz.org webgunean sartu ondoren:
- Kontu bat ideki, nortasun agiriaren kopia edo argazki bat besterik ez da behar.
- Kontua kargatu bankuko kartaren bidez, gostu gehigarririk gabe.
- Google Play-n edo AppStore-n euskopay ordaintzeko aplikazioa telekargatu. Orain, zure mugikorraren bidez ordain dezakezu Eusko sareko ehunka saltzaileen kutxa ondoan den Euskopay QR kode karta eskaneatuz.
Zenbat balio du?
Bakantzak euskoz kontuak 2 € balio ditu, gehienez bi hilabeteko epe batentzat. Ez da beste gasturik izanen. Ardura Euskal Herrira etortzen bazira, urtean 24 €-ren truke eusko kontu bat ideki dezakezu euskalmoneta.org helbidean.