Jarraitu Jon-en azalpenak bideoan zure kontua errexki irekitzeko! Erraza eta azkarra da  5 minutu bakarrik! Lehenik, joan euskalmoneta.org webgunera, eta gero klik egin “Kide bilakatu” laukian.

1. Informazio pertsonalak sartu ondoren, nortasun agiria erantsi behar da. Nortasun agiria edo pasaportea igo daiteke, eskaneaturik ala argazkitan harturik.

2. Gero, hilabeteko truke automatikoaren zenbatekoa zehaztu behar da. Horri esker,  zure euroak euskotan  trukatzen ahal dituzu, transferentzia bidez, bankuko kontutik Eusko kontura. Gutienez 20 eusko trukatu behar dira, baina euskoak aise xahutzen direnez, gomendatzen dugu hilabete guziez 60 eusko trukatzea, kontua maiz kargatu behar ez izateko.Truke automatikoaren zenbateko hau edozein mementotan alda daiteke Eusko kontuan. Eta diru kentze hau baimendu behar da SEPA ordainketa-agindua sinatuz.

3. Euskoak erabiltzeko, Euskal Moneta elkartearen kidea bilakatu behar da.Hautatu Euskal Moneta elkarteari hilabetean ordaindu nahi diozun kide saria: 2, 3 edo 5 eusko.Langabe, minimo sozialen eskubidedun eta ikasleekin elkartasunez, haiek urtean 5 euskoren ekarpena egin dezakete.

4. Azkenik, hautatu Eusko kontuan sartzeko bidea ematen duen pasahitza, eta EuskoPay aplikaziora konektatu eta Euskokartarekin pagatzeko ahala ematen duen 4 zifrako kodea.

5. Moneta solidarioa da Eusko, eta tokiko elkarte bizia sostengatzen du. Hautatu babestu nahi duzun elkartea.30 babesle baino gehiago baditu, Euskok elkarteari elkartearen babesle guziek euskotan trukatu euroen % 3ren baliokidea den diru kopurua emanen dio. % 3ko emaitza” plantan ezarri zenetik, Euskok 38.000 eusko baino gehiago eman dizkie 55 elkarteri.

Horra,  Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzen ahal duzu!

Eusko-kontu bat irekitzean, hilabeteroko truke automatikoa plantan ezartzen duzu; horri esker, zure kontua automatikoki kargatuko da hilabetaren 10etik 14ra bitartean. Ez baldin bada aski, zure eusko-kontua edonoiz kargatzen ahal duzu zure banku kartaren bidez. Eusko kontu kargatze hori sarean egiten da, kostu gehigarririk gabe, helloasso.eusko.org helbidera joanez zure kide zenbakiarekin. Gainera, Eusko aldagune guztietan, euroak euskotan trukatzen ahal dituzu (txekez edo sos idorrez). 

 

 

Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioagoa eraikitzeko, klik egin!