Laguntzaile eta militante talde bati esker Euskal Moneta Elkarteak, 2013ko Urtarrilaren 31an ekin zion Eusko, Ipar Euskal Herriko tokiko moneta zirkulazioan jartzeari. Moneta honek honako helburu nagusiak ditu: ekonomia birtokiratzea, euskararen sustapena, bertako elkarteak laguntzea. Gaur egun, paperean eta numerikoan 3 milioi Eusko zirkulazioan izaki, Euskoa da Europako tokiko monetarik garrantzitsuena. 3800 mila norbanakok, 1200 komertzio, enpresa zein elkartek eta Euskal Herri Elkargoko 33 herriko etxek erabiltzen dute.
Garapen handiko garai batean dago gure elkartea. 14 langileko taldea du, hainbat polotan banatua: administrazioa, garapena, komunikazioa eta euskara. Horregatik, gure hurrengo garapen karguduna bilatzen dugu, lurraldeko profesionalen topaketara joango da, Angelu, Miarritze eta Bidarte inguruko Eusko sarea indartzeko.
MISIOAREN DESKRIBAPENA
Zure eskualdeko Euskoko kide profesionalen kopurua emendatu eta profesional hauen kalitatezko jarraipena egitean datza nagusiki zure misioa.
EGINBEHARRAK
- Enpresengana jo eta kide bilakaraziko dituzue: phoninga, atez-atekoa, sarea, lankidetzak, hitzorduak hartzea
- Jadaneko sareko kide diren elkarteen jarraipena segurtatuko duzue: euskoaren erabilpenerako laguntza, harremantzea, plantan ezartze teknikoa…
- Prospektzio eta kideak kudeatuko dituzue CRMn (Dolibarr 8.0.4) eta eskura dituzuen tresnak eguneratuko.
- Zuen zonaldeko Turismo Bulego, Batasun Komertzial eta Herriko Etxeekin erregularki lan eginen duzue.
- Beste poloekin batera taldean lan eginen duzue hainbat proiektu eta kanpainari buruz.
BEHARREZKO GAITASUNAK
- Proiektuak motibatzen zaitu, Euskoak hedatzen dituen baloreekiko zinezko interesa duzue.
- Elkarte munduak interesa pizten dizue eta lurraldearen ezagutza ona duzue.
- Zuen harremantze-senak eta konbentzitzeko ahalmenak Euskoa eraginkortasunez sustatzea ahalbidetuko dizu…
- Prospekzioan esperientzia duzu edo formatzeko prestutasuna duzu aitzinetik finkaturiko helburuak betetzeko.
- Zorrotza, autonomoa, jakinmina duena, Euskal Herriaren garapenaren alde egin nahi duzue.
- Taldean lan egiteko ohitura eta kontuak emateko ohitura duzue.
Enplegatzailea: Euskal Moneta elkartea – Monnaie locale du Pays Basque
Kontratu mota: 6 hilabetetik 12ra bitarteko kontratu mugatua (CDD), eta ondotik, kontratu mugagabea (CDI)
Lan-astearen iraupena: 35 oren/astean
Lansaria: Lanbide arteko gutieneko hilabete saria (SMIC)– Lansarien taula baten araberako garapena
Beste: Otorduak, mutuela, osasun asegurua, autoa, ordenagailua eta laneko mugikorra.
Euskararen ezagutza baloratuko da.
B gidabaimena ezinbestekoa da.
CV eta motibazio gutunak bidali melanie@euskalmoneta.org
Lanpostuaren deskribapena osoa aurkitzen ahal duzu lotura horretan klik eginez