2013az geroztik, Ipar Euskal Herriko 1.200 profesional baino gehiagoko sarearen barnean dabil euskoa, eta 4.000 partikularrek baino gehiagok erabiltzen dute.

Euskorekin, Euskal Herriko biztanleak, enpresak, elkarteak eta elkargoak biltzen dituen talde dinamika zabalean parte hartzen duzu. Moneta hautatuz, zure lurraldearen alde ekin dezakezu:

 

1. Euskoak erabiliz, ekonomik birkokatzen dut!

  • Tokiko moneta gure lurraldean erabiliz: euskotan gastatutako euro bat, lurraldean egongo den euroa da eta tokiko ekonomia ureztatuko duen trukea da.
  •  Tokiko enplegua lagunduz: Euskoari esker sortutako profesionalen arteko 500 merkataritza harreman berri baino gehiago izan dira
  • Lotura sozialak ehunduz eta tokiko merkatariak eta tokiko ekoizleak lagunduz.

2. Euskoarekin trantsizio ekologikoa azkartzen dut! 

  •  Zirkuitu laburrak garatuz, garraioarekin lotutako berotegi-efektuko gasen isurketak murrizten dituztenak.
  • Euroak euskotan trukatuz, proeiktu ekologikoak finantzatzen dituen berme funts batean dirua sartuz.
  •  Eusko sareko profesionalak hautatuz, ingurumenarentzat kaltegarriak diren eginmoldeak ez baitira onartzen.

3. Euskoarekin Euskara biziarazten dut! 

  •  Afitxaketa elebiduna plantan eman duten profesionalengana joanez (OPLBrekin elkarlanean).
  •  Eusko sareko profesional euskaldunekin euskaraz mintzatuz edo hitz batzuk trukatuz.
  • Elkartearen komunikazio elebiduna segituz: frantsesa/euskara.

4. Euskoarekin, elkarte bat finantzatzen dut!

  •  Sartzen naizenean hautatutako tokiko elkartea babestuz.
  •  Euroak Euskotan  trukatuz, Euskok nere urteko aldaketaren %3aren baliokidea banatu diezaion nere hautatutako elkarteari (horrek kideari ez dio gasturik ekartzen, Euskoren emaitza bat da).
  • Nire elkartea Eusko kidea bilakatuz eta babesle berriak  ukanez “% 3ko emaitza”  hau garatzeko.  2013az geroztik 180.000 eusko baino gehiago banatu zaizkie 70 elkarteei!


Orduan, gurekin Euskal Herri ekologikoagoa, euskaldunagoa eta solidarioagoa eraikitzeko prest?