%100 berriztagarria den elektrizitate-hornitzailea da Enargia. Tokiko kooperatiba bat da ere, Azkainen egoitza duena. 2019ko uztailaren 1etik, Ipar Euskal Herriko partikular eta profesionalak hornitzen ditu. Baina, oroz gainetik, Enargia proiektu kolektibo bat da, tokiko enplegua sortzen duena, eta herritarren burujabetasun eta energia-subiranotasunaren mugimendu zabalago baten parte dena.
Bada, zure beharra du!
Enargiaren garapenak bi helburu nagusi ditu: lurraldearen energia-trantsizioa zalutzea eta energiaren zirkuitu laburrak garatzea, ekoizleak kontsumitzaileenganik hurbilduz. Jadaneko Biarnoko ekoizle hidroelektrikoekin lan egiten du. Gainera, energia berriztagarria ekoizteko instalazioak garatzen laguntzen du Ipar Euskal Herrian, I-ENER herritarren ekoizpen-sozietatearen bidez.
Ikuspegi bera eta helburu berberak izanik, Euskal Moneta Enargiaren kide sortzaileetarik bat da, eta kooperatibaren Administrazio Kontseiluko kide da tokiko beste eragile batzuekin batera: Bizi!, Geroa, Herkide (Herrikoaren komanditatea), I-ENER, Manu Robles-Aranguiz fundazioa eta Sokoa.
Oraingoz ezin bada ere tokiko monetan ordaindu, elkarrekin lanean ari gara, laster hala ordaindu ahal izan dadin. Enargiak erabiltzaile-oinarri sendoa garatu behar du, energia-trantsizioko eta energia-subiranotasuneko helburu handiak betetzeko, eta euskoaren bidez tokiko moneta digital bat onartzen duen lehen elektrizitate-hornitzailea izateko!
Enargia hautatzea tokiko kooperatiba bat aukeratzea da, eta %100 berriztagarria den elektrizitatea kontsumitzea, hornitzaile historikoaren prezio-maila berean.