À Portée de Vue: zure aldagune berria Bidarten! Eusko aldagune guztietan, euroak euskotan trukatzen ahal dituzu (txekez edo sos idorrez), zure eusko kontutik billeteak atera, bazkidetza hartu edo berritu, eusko kontu bat ireki, eta euskoak onartzen dituzten komertzioen aurkitegia galdetu.

Gertaldi berezi honen kari, Valeriek atsegin handiz onartu zuen gure galderei erantzutea:

  • Zure saltegia aurkeztu dezakezu? 

Valérie: Ingurumenarekin konprometitutako optikari independenteak gara. Tokiko markak ahalik eta gehien erabiltzen saiatzen gara, birziklatutako materialekin eta vintage betaurrekoekin. Posible delarik gauzak birziklatzen ditugu. Gure irudiko negozio bat izaten saiatzen gara, beste optikari bat izaten. 

  • Zergaitik Euskoa erabiltzen duzu?

Valérie: Alderdi lokal hori garatzen saiatzen garenez, logikoa da gure lurraldean den  tokiko moneta erabiltzea. Gainera, gero eta merkatari gehiago eusko sarean sartzen dira, beraz, euskoak erabili behar baditugu, Eusko sarean den jatetxe bat aukeratuko dugu eta horrela tokiko monetan ordainduko dugu. Euskoak  erosketak egiteko ere erabiltzen ditugu.

  • Zergaitik aldagune bat izaitea aukeratu zenuen?

Valérie: Funtsean, hautu hau gure burua ezagutarazteko, jendea dendara ekartzeko eta zerbitzu bat emateko egin dugu.

 

                                                 

 

Valériek astelehenetik larunbatera  errezibitzen zaitu eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola ikusmenaren kontrola, lenteen tratamendua, mantentze-lanak, lenteak egokitzea eta egituren aukera asko!

👉 https://apdvopticien.fr