Ekainaren 18an, larunbatarekin, 9etan
Patronaia gela – Ezpeleta
Euskoaren Biltzar Nagusia Ezpeletan iraganen da ekainaren 18an, larunbatarekin 9etatik 12:30ak arte. Elkartearen bizian momentu garrantzitsu bat da eta bertan Euskoari buruz dituzuen ideiak eta aurkeztuak zaizkizuen proiektuei buruz trukatu dezakezue.
Egitaraua :
8:30: Harrera kafe eta kruasantekin
9:00: Biltzar Nagusia
– 2021eko bilan morala eta kontuak, kontu mandatariaren txostena
– Chambre Régionale des Comptes-en txostenaren aukezpena
– Ze berri 2022an?
– 10 urte heldu den urtean, zer egiten dugu karia hortarat?
– Onespen batzordearen eta Gidaritza batzordearen aurkezpena
– Kolegioen Batzordearen hautatzea
12:30: Jatekoa eta edatekoa eskainia
BNra ezin baduzu hurbildu, prokurazioa deskargatu dezakezu eta zure ordezkari bat izendatu.
Zure moneta da, zuk duzu erabakitzen!