Eusko garapen taldea handitzen ari da! Atsegin handiz errezibitzen dugu Martin, Angelu, Miarritze eta Bidarteko lurraldeetan Euskoren profesionalen sarea garatzeko arduradun berria izanen da.
Jatorriz Donostiakoa, Martinek kirola egitea gustuko du. Hego Amerikan bidaiatu ondoren, Euskal Herrira bizitzera itzuli nahi izan zuen eta bere indarrak bere baloreen arabera zentzua duen proiektu batean inbertitu nahi zuen.
Eusko sareko profesional gisa, menturaz Martin ezagutzeko parada izanen duzue?
Horra haren portreta :
- Martin, zure burua aurkez ezazu. Jatorriz Euskal Herrikoa zara?
Martin Orcolaga dut izena, jatorriz Donostiakoa naiz baina betidanik Hendaian bizi naiz. Baionan ikasketak egin ditut eta hego Amerikan bidaiatu ondoren, berriz etorri naiz Euskal Herrira bizitzera, Hendaian zehazki.
- Zergatik aurkeztu duzu zure burua Euskoren lanpostu horretara? Euskoren zer baliotan sinesten duzu gehienik?
Euskoren lanpostu horretara aurkeztu dut nire burua Euskoren baloreekin guztiz identifikatzen naizelako. Kalitatezko tokiko laborantsa, ekologia eta euskara sustatu beharreko baloreak dira eta Euskoa tresna bikaina da horren lortzeko.
- Zein dira zure erronka profesional nagusiak?
Nire erronka profesional nagusiak kontsumo ohitura berriak finkatzea izango dira une horretan Euskoa ez delako oso presente oraindik, baina laster egongo den sektore batean.
- Zer da zure eguneroko bizi filosofia? Zer zaletasun duzu?
Kirol zalea naiz!
Milesker eta ongi etorri Martin! 🙂