Beti amestu izan duzu zure lurraldea lagundu eta gertakari baten antolakuntzan parte hartzea?

Ontsa heldu da! Euskok laguntzaileak behar ditu Eusko Eguna antolatzeko. Aurten, apirilaren 15ean, larunbatean, iraganen da, Ezpeletan. Eta, gainera, egun hartan, Euskal Herriko tokiko monetaren 10. urteburua ospatuko dugu!

Egun hau arrakastatsua izan dadin, motibatutako laguntzaile anitz behar ditugu. Profil eta gaitasun guziak onartzen ditugu, eginkizun interesgarri anitz baititugu emateko!

Eguneko egitaraua: laborarien bazkaria eta sukaldeburu izarratuen pintxoa, dantza ikuskizuna, ekoizleen eta sortzaileen merkatua, hitzaldiak, haurrendako eta jende guziendako animazioak, eta, bururatzeko, musika-gaualdia hainbat kontzerturekin!

Elkarrekin ari gaitezen lanean, Eusko Eguna besta bazterrezina eta mobilizazio memento handia bilaka dadin, lurralde ekologikoagoa, euskaldunagoa eta solidarioagoa eraikitzeko!

Beraz, gogorik baduzu, horretan lagun gaitzakezu:

  • gure komunikazio-euskarriak hedatzea: afixak eta esku orriak saltegietan, afixak eta banderolak karriketan (libre zarelarik edo gertakari zehatzetan)

  • banderolak egiteko tailerretan parte hartzea

  • Koordinazioaren parte izatea, gertakaria hastetik buru antolatzen laguntzeko (bilkura bi astetik behin)

  • Gaitasun berezirik baduzu, Eusko Eguneko 20 batzordeetako batean parte hartzea edo halako bat kudeatzea: Ostatua – Taloak – Logistika – Soinu eta argien teknika – Brigada berdea – Gunearen apainketa – Elektrizitatea – Laguntzaileak – Haurren xokoa – Argazkilariak…

Beraz, urratsa eman ezazu, eta jende berriak kausitzeko, elkarte mundua ezagutzeko edo, besterik gabe, zure denbora librea giro atseginean betetzeko parada izanen duzu, gogotsu eta beti umore onean diren langileekin!

Jarri gurekin harremanetan oraindanik: izena emateko inprimakirako esteka

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Regisekin: 06 86 46 31 15 edo regis@euskalmoneta.org

Milesker urte osoan Eusko lurraldean biziarazteko haien denbora eta energia ematen duten laguntzaile guziei!