Euskal Moneta elkarteak 2013tik goiti Euskoa kudeatzen du, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria,
trantsizio ekologikoa, lurraldearen garapena eta euskararen sustengatzeko. Gaur egun 12 langile ditu eta
4000 kide partikular baino gehiago, 1300 profesional, 35 herriko etxe eta Euskal Hirigune Elkargoa kide ditu ere.

Lan postuaren deskribapen orokorra

Kudeaketa arduradunaren pean, laguntzaile administratiboak harrera fisikoa, telefonikoa eta e-mezuak
kudeatzen ditu, eta beherean zehazten diren hainbat lan administratibo ere.

Nagusiki egin beharrekoak

– Harrera fisikoa eta telefonoa, posta elektroniko eta gutunen kudeatzea
– Aldaguneen kudeaketa egitea (inbentarioaren kudeaketa, gutun-azalen prestatzea, aldagune
itzuliaren antolaketa, transakzioen sarrera, etab.)
– Profesionalen eta partikularren kidetzeen segitzea (bazkideen sarrera, CRMko datuen eguneratzea,
ordaintzeko pagamoldeen prestatzea, etab.)
– Gastu orokorren kudeaketa egitea (autoak, telefonia, hornidurak, lokalak, etab.)
– Urteko ekitaldi nagusietan parte hartzea (Eusko Eguna, Baionako Bestak, Lurrama)

Ukan beharreko gaitasunak

Antolatzeko gaitasuna
Lana autonomian
Harremanerako erraztasuna
Taldean lan egiteko gaitasuna
Usaiazko bulegoko tresnen erabilpen ona
Euskara ongi menperatzea, bai idatzia bai ahozkoa

Enplegatzailea: Euskal Moneta – Euskal Herriko tokiko moneta
Kontratu mota: mugagabea
Lan denboraren asteko iraupena: 35 ordu astean
Soldata: SMIC ordukoa, mutulitatea eta behar-orduetako kutxa
Nun: Baiona
Lanpostuaren hastapena: ahal bezain fite

CVa eta motibazio gutuna bidaltzekoak dira info@euskalmoneta.org

Lanpostuaren deskribapena osoa aurkitzen ahal duzu lotura horretan klik eginez