Tokiko monetaren urteroko besta herrikoia, Eusko Eguna, berriz heldu da! Aurten, apirilak 15ean Ezpeletako merkatu estalian izanen da, eta Euskoaren 10 urteak ospatzeko aukera izanen da!

Momentu hau zuekin ospatzeko, publiko guztientzako egokia den programa eder bat prestatu dugu eguna alaituko duten ikusgarri eta aktibitate anitzekin. Eta gauean, bestak kontzertuekin segituko du, Willis Drummond, Mouss & Hakim, eta le Bal du Samedi Soir!

Egun osoan zehar sarrera doan izanen da, soilik, gaueko kontzertuak ordainduz izanen dira : 12 eusko aurresalmentan, 15 eusko tokian berean.

Bizitza sinplifikatu, sarrerak online har itzazu euskopayekin!

Euskopay Euskal Herriko tokiko monetaren ordainketa aplikazioa da, eta eusko kontu bat ireki duten kide guziek erabil dezakete. Praktikoa, segurua eta doakoa da. Anitz errazten du tokiko monetaren eguneroko erabilera. 

  • Zeintzuk dira etapa ezberdinak euskopayen bidez ordainketa egiteko?  

  1. Aplikazioa oraindik ez baduzu, Google Play edo App Storen bidez deskargatu dezakezu, zure telefonoaren markaren arabera.

  2. Aplikazioa ireki eta QR kodea eskaneatu:




  3. « Zenbatekoa euskotan » tartean toki kopuruaren araberako zenbatekoa idatz edzazu (12 eusko tokika aurresalmentan) 

  4. « Ordainketa egin » sakatu, eta egina ! Kontzerturako tokiak erreserbatuak dira, eta email bidez konfirmazioa jasoko duzu!

Edo… eurotan HelloAsso-ren txarteldegian

 

Billete fisikoaren maiteminduentzat (kolektorea baita !), 5 aldagune hauetara hurbildu zaitezke: 

  •  Baiona : Café des Pyrénées

  • Miarritze : Bistrot Zingué

  • Kanbo : Fashion Takoin

  • Ezpeleta : Lurretik

  • Hazparne : Kompa Informatika

Kontzertuaren sarrerak Euskal Herriko 20 turismo bulegoetan atxematen ahalko dira baita ere : Ainhoa, Azkaine, Arrangoitze, Baiona, Bidaxune, Ziburu, Ezpeleta, Getaria, Hazparne, Bastida, Maule, Baigorri, Donibane Lohitzune, Donibane Garazi, Donapaleu, Senpere, Sara, Atharratze, Urruña, Ahurti. 

 

Apirilak 15ean, guztiok Eusko Egunera,
Euskoaren 10 urteak ospatzeko!