2022ko apirilak 1eko herriko kontseiluaz geroztik, Miarritzeko herriko etxea tokiko monetaren kide da ofizialki, eta horrela Euskal Hirigune Elkargoa eta lurraldeko beste 35 herriekin elkartu da. Seinale azkarra da, hiriaren baitan euskoaren erabilpena eta aktore ekonomiko ezberdinen arteko loturak indartuko dituena. Erabaki hori, euskara biziarazteko, eta bertako ekonomia eta transizio ekologikoa sustengatzeko helburuarekin hartua izan da.

Oraingo krisi ekonomikoak tokiko elkartasunaren garrantzia erakusten du, eta   bertako kolektibitateaek parte garrantzitsua dute jokatzeko beren gastuak berlokalizatzen.

Haien gastuetako batzuk euskoz ordainduz, erabilitako diru publikoa Euskal Herrian gelditzen dela segurtatzen dute, eta bertako enpresa, komertzio eta ekoizleentzat baliagarria izango dela. 


Horrek bultzatu du, Mathieu Kayser, Miarritzekoauzapezordea, Euskoa sustengatzera. Izan ere, Bizi ! Elkartearen Metamorfosia Ituna sinatu zuenean 2020ko herriko auteskundeak aintzin, biziki interesatua agertu zen Euskoaren proiektuarekin (proposatutako 7 engaiamenduetatik bat). Beretzat, guztiz logikoa zen Miarritzeko herriko etxea Euskoaren kide izatea, bere erabilerak ekonomia lokala, soziala eta elkartasunezkoa garatzeko. Horrez gain, enpresa eta komertzio pribatu ainitz Eusko sarean zirenez jadanik, herriko etxeak dinamika berdina jarraitzeko bidea hartu du eta hiriko aktore ekonomikoen baloreak berdinak sustengatu nahi izan ditu.

Kidetzea, noski, pausu garrantzitsua da, baina erabakigarria dena da herriko etxeek rol aktiboa joka dezaten monetaren zirkulazioan, bereziki diru sartzeak eta gastuak ahal bezainbat euskoz kobratuz eta pagatuz.

Lekuko elkargoak Euskoa erabili dezake lehenik zerbitzu publikoen errezetak hunkitzeko (pizina, aisialdi zentroa, kantina, aparkalekuak, eta abar), baina bestalde bere zorren ordaintzeko – hautetsien ordainsariak, enpresen fakturak, elkarteen dirulaguntzak… – erabilitako diru publikoa ahal bezain bat lurraldean kurritu dadin.

Céline Piva Bottecchia, Miarritzeko hiriko baliabide eta aurrekontu gidaritzaren arduradunak Euskoaren baitan maite duena, tokiko monetaren kontzeptua da, ekonomia sozial eta solidarioa garatzen duena eta euskara sustengatzen duena. Horregatik, Turismo Bulego eta mediatekan ordainketak euskoz egiteko aukera lehen pausua baizik ez da, helburua, tokiko moneta Miarritzeko hiri guzian zehar garatzea baita. Laster, Golfa, Aquariuma eta herriko pizina Euskoz ordaintzen ahalko dira.

 

Euskoa Miarritzen

Gaur egun, Miarritzeko hirian, 230 kidetik gora daude eta 64 profesionalek ordainketak Euskoz onartzen dituzte (Bookstore liburudenda, Une Pêche d’Enfer fruitu eta barazki saltzailea, Social Bar ostatua, Malandain Balleta, edota Verduneko farmazia)ikus profesional guztien zerrenda , eta Eusko aldagune bat, Le Bistrot Zingué, bertan Eusko bileteak atera ditzazkezu zure kontutik, euroak Euskotan aldatu, kidetu eta kide kotizazioa ordaindu, edo zure eskualdeko aurkitegia eskatu.

Zure herria Eusko sarean sartu nahi duzu ? 

Euskal Monetako taldea Euskoaren aurkezpen bat nahi duten hautetsien zerbitzurako da. Ondoren, Eusko kide bilakatzeko, lehenik eta behin, kidetzea bozkatu behar da herriko kontseiluan, kidetzea urtesari batekin bat dator (dirulaguntza bat ez dena). Azkenik, Herriak eta Euskal Monetak hitzarmen bat izenpetuko dute tokiko moneta erabili ahal izateko. INFORMAZIO GEHIAGO 

Elkargoek eta haien partaideek ere ekonomiaren birkokapenean eta Euskal Herriko trantsizio ekologikoan aktiboki parte hartzeko eginkizun inportantea dute!