Hemendik aintzina euroak euskotan trukatzeko (txeke edo diruz), eusko kontutik billeteak ateratzeko, kidetzeko edo kotizazioa ordaintzeko.
Hori dela eta, Valériek, jabeak, gure galderei erantzun die:
Zure komertzioa aurkez dezakezu?
Farmazia bat da, bereziki medikamentuak proposatzen ditugu. Gure berezitasuna da produktu naturalekin lan egiten saiatzen dugula. Gure kontseiluak ere alde hortatik doaz.
Zergatik erabiltzen duzu euskoa?
Euskoa erabiltzen dut profesional eta pertsonalki. Lehenengo farmazia izan naiz Euskoa erabiltzen eta lehenengo erabiltzaileetakoa nintzen ere bai. Tokiko moneta erabiltzen dut bere baloreengatik.
Zerk bultzatu zaitu aldagune bilakatzera?
Amandine, Baiona handian aldagunerik ez zela esanez etorri zelarik niregana, aldagune bilakatzeko hautua egin nuen. Hastapenetik Euskoko mugimenduan naizenez logikoa zen niretzat hortan parte hartzea.
Valériek ateak idekitzen ditu astelehenean 14:00etatik 19:30ak arte, asteartean 9:00etatik 19:30ak arte eta larunbatean 9:00etatik 13:00ak arte.
Espainiako karrikako 53.ean kokatzen da Baiona Handian, farmaziak medikamentuak saltzeaz gain kontseiluak emango dizkizu homeopatian, phytoterapian, aromaterapian eta medikuntza materialean.