Urriak 7 eta 8an 10 000 pertsona goitatzen dira Baionako karriketan Euskal Herria Burujaber dela eta Euskal Herriaren metamorfosi ekologiko eta sozialean parte hartzeko!

Baionako zentroa ekitaldiarentzat prest egongo da, horrela, kalez kale, ttipi eta handiak 7 auzo tematikoen artean ibiltzen ahalko dira : Elkartasuna, etxebizitza, energia, laborantza eta elikadura, mugikortasuna politika eta noski ekonomia.

Atxeman itzazu hemen azpian lurraldeko ekonomia birkokatzeko Biziren proposamenak:


Euskoa, bertako ekonomia indartzeko tresna nagusia izanki, bertan izango da asteburu osoan zehar. Euskoz ordaintzen ahalko da ostatu eta janari pundu guztietan.

Atxeman gaitzazu baita ere: 

  • Eusko standean, Tonneliers karrikan Ekonomiaren birkokapen eremuan goizeko 10 etatik arratsaldeko 5 ak arte igandean : Euskoaren aurkezpena eta tokiko monetaren interesak ezagutzeko animazio ezberdinak izanen dira.

  • Bi aldagune, bertan Eusko billeteak errekuperatzeko baita ere tokiko monetari buruz eta bere erabilerari buruz informazio gehiago biltzeko, eta zergatik ez (ber) kidetzeko: 

    Paul Bert plazan larunbatean arratsaldeko 3 etatik 9:30 ak arte eta igandean 10 etatik arratsaldeko 9:30 ak arte. 
    Roland Barthes esplanadan (plaza berdea) larunbatean arratsaldeko 2 etatik 5 ak arte eta igandean 10 etatik arratsaldeko 5 ak arte. 
  • Mintzaldia : “zein ekonomia planetaren limiteak, lurraldearen  iraunkortasuna eta lansarien etorkizunarentzat?” Euskoko zuzendariak, Xebax Christy-k hitza hartuko du urriak 8 an igandez – 11:40 – 13:00 – 127 gelan – Lehen estaian – Fakultatean. 

Nola berritz pentsatu ekoizpena eta enpleguen birmoldaketa? Nola eragin sindikatu gisa? Zein enpresa mota integratuko lirateke hobekien justizia soziala eta klima aldaketari aurre egiteko? Ekonomiaren birkokaketak eta tokiko monetek zein heinetan parte hartzen dute kausa horien alde?

Michel Castaings, Finacoopeko fundatzaile eta zuzendari nagusia
Xebax Christy, Euskoko zuzendaria
Amaia Munoa, ELA sindikatuko idazkari nagusia

Euskal Herria Burujaberen egitarau osoa ezagutu. 

Ez gehiago itxaron eta batu zaitez biharko Euskal Herri metamorfosatua elkarrekin eraikitzeko!