Ospakizunen orena iristear dago, eta zer hobe momentu hauek arduratsuagoak izatea baino zure erosketak egiteko euskoa erabiliz?
Euroa ordez tokiko moneta erabiliz, lurraldearen trantsizio ekologikoaren alde parte hartzen duzu : trukaketen birkokatzea, zirkuitu laburren garapena, eta ingurumen eta giza proiektuen finantzaketa. Baina, horrezgain, giza loturak ere indartzen parte hartzen duzu : bertako enplegua sustatzen, euskararen sustatzen eta elkarteen mundua finantzatzen.
Tokiko moneta soila baina gehiago da, Euskoa lurraldeko aktore gustien aldeko elkartasun ekintza bat da (saltzaile, ekoizle, elkarte, kolektibitate…) Horrela, urte bukaerako bestak hurbiltzen diren heinean, zure hurbilekoei plazer egiteko aukera duzu manera lokalago eta arduratsuago bat erabiliz.
Beste arduratsuagoak basatzea hau da adibidez: Sasoineko eta bertako produktuak erabiltzea apairu on baten prestatzeko, opariak oihal batekin estaltzea, berziklatutako material iraunkorrekin eginiko opariak oparitzea, esperientziak lehenestea, berrerabilgarriak diren apaingarriak erabiltzea, eta abar).
Apairuetarako idei, opari eta urte bukaerako beste erosketen bila zira? Euskoa onartzen duten profesionalen zerrenda (osoa ez dena) osatu dugu zuertzat:
Eskulanak eta arteak
- Garoulou by l’entrepôt eskulangile larrukigina Baionan
- Fabrika Garazi saltoki eta arte galeria Garazin
- EBKolore portzelana pinturetan espezializatua den artista Bidaxunen
- Louise Bougie kandela usaintsuak Donibane Lohizunen
- ERRO maroquinerie saltokia Angleun
- Maison Monik bitxigilea Miarritzen
- Vauban tattoo tatuaia estudioa Baionan
- Zakura Tattoo tatuaia estudioa Angelun
- Etche Déco apaingarri saltokia Maulen
- Espadrilles Zétoiles espartin saltokia Sohütan
- Jongleurs de terre atelierra Kanbon
Eskulanak eta arteak
- Maider Mauleko ileapaindegi eta bizargilea
- Baionako La petite loge ileapaindegia
- Izan Zen edertasun institutua Azkainen
- Esku Zabal sofrologoa Uztaritzen
- Pospolin edertasun institutua Larresoron
- Elles ileapaindegia Bidarten
- Pierre Buraglia kiropraktikaria Bidarten
- Jessica Nguyen txinatar medikuntza tradizionala eta akupuntura Hiriburun
Edari eta plazer gormantak
- Izpurako Domaine Etxondoa
- Aizkorri arno sotoa Hazparnen
- Mon Pimentier Ezpeletako biper ekoizlea Ezpeletan
- Olhabidea jatetxea Saran
- Maison de la châtaigne basque Makean
- Chez Scott jatetxe gastronomiko eta janari prestatzailea Miarritzen
- La Superbe garagarnoegile artesanala Miarritzen
- bière des Docks Miarritzen
- Datxa Kombucha Angelun
- Chistera et Coquillages jatetxea Miarritzen
- Terrea Restaurant jatetxe gastronomikoa Kanbon
- Bil Toki jatetxea Arbonan
- Sébastien Zozaya xerriki saltzaile artisauaren saltokiak Baiona eta Miarritzen
- Elika Épicerie baserriko janari saltoki biologikoa Ezpeletan
- Asteburua jatetxea Ortzaizen
Kultura eta aisialdia
- Argitze zinema Donapaleun
- Les Chalets d’Iraty Larrainen
- La Grande Illusion liburudenda Hendaian
- De Fil en Aiguille saltokia Kanbon
- Getari Enea zinema Getarian
- Wow park aisialdi parkea Urruñan
- Les Doigts d’Or mertzeria Donibane Lohizunen
- Gyrozone bisita gidatuak Miarritzen
- Bookstore liburudenda Miarritzen
- Joko (r) in gizarte jokoak
Moda eta apainketa
- Amañilili loredenda Atharratzen
- Lasai Bazar rock moda saltokia Baionan
- Pinpilin jantzi saltokia Donapaleun
- May la jardinerie loredenda Baionan
- Kukuka saltokia Kanbon
- Atelier Bevernage bitxigilea, Donibane Lohizunen
- Cheri Ttiki jantzi saltokia Ezpeletan
- Vanda fleuriste loredenda Angelun
- Art et lumière argazki saltokia Miarritzen
- Les Petits Kutzu haurrendako kontzeptu denda Angelun
- Etxe Mia saltokia Donapaleun
- Imma boutique jantzi saltokia Maulen
Opariendako ideia gehiago atxeman itzazu gure Eusko sareko 1300 profesionalen baitan gure tokiko aurkitegiak kontsultatuz!