2024ko Eskus Esku berriaren alea aurkezteaz harro gira.
Gidaliburu honek Eusko sareko 701 hornitzaileak aurkezten ditu: auto garajeak, komunikazio agentziak, kontabilitate bulegoak, sortzaileak, informatika zerbitzuak, hornidura eta materialak, hedabideak, inprimategiak, janari prestatzaileak, garraioak, laborariak, artisauak, edari eta janari banatzaileak, kirol eta kultura jarduerak, aterpetzeak, eta abar.
Euskoa, Euskal Herriko elkartasun sare paregabea da, euskoz trukatzearen bidez denentzat onuragarria den tokiko ekonomia azkartzen baita. Gainera ekonomia birtokitatuz trantsizio ekologikoa azkartzeko tresna eraginkorra da, eta eguneroko bizian Euskarak merezi duen lekua haunditzen du ere bai. Horregatik, hilabetero, Euskal Herriko milaka biztanlek 170.000 euro baino gehiago aldatzen dituzte Euskotan, eta gero sareko saltoki eta enpresetan erabiltzen dituzte. Enpresa horiek, ondotik, Eusko horiek berrerabiltzen dituzte gastuen edo soldaten parte bat eta hornitzaileen ordaintzeko.
Eusko Sareko profesionalen %56ak bederen tokiko hornitzaile berri bat hartu du, bere euskoen berrerabiltzeko!