Korrika sustengatzeko, Euskoak rock punk kontzertu gaualdia aurkezten du, otsailak 23an ostiralez Baionako Magneto gelan!
AEK-k (helduentzat euskara klaseak proposatzen dituen elkarteak), bi urtero antolatzen duen errelebo-lasterketa 23. edizioarekin itzultzen da martxoaren 14-tik 24-era, eta 2700km luzerako ibilbidea Baionan amaituko da besta herrikoi handi baten inguruan!
« Hizkuntza bat hitzekin osatua da, baina ekintzek dute komunitate linguistikoa eraikitzen. »
Gertakari hau sustengatzeko modu ezberdin asko daude : laguntzaile izan, korrika egin, bizkarrekoa erosi, ekitaldietan parte hartu eta partekatu, eta abar. Eta enpresa edo elkarteentzat, posible da baita ere kilometroak « erosiz » dohainak egitea (Euskoarekin korrika egiteko zatoz Itsasura) edo « Korrika Kulturala » ekitaldiak antolatzea.
Eta Baionako Magneto kontzertu gelaren itzulerarekin batera, Euskoko taldeak kontzertu gaualdi bat antolatzeko gogoa zuen Korrikarentzat dirua biltzeko helburuarekin.
Zaztozte beraz otsailaren 23-an, ostiralez, punk rock euskaldun oholtza ikusteko, hiru talde ezberdinekin :
- Aho Zakil Konekxion – Punk – Zugarramurdi
- Kuartz – Stoner rock – Bastida (découvrir sur YouTube)
- Occhi Di Farfalla – Rock – Zarautz (découvrir sur YouTube)
Kaxu, toki mugatuak! Zure sarrerak erreserbatu euroen bidez HelloAsso-n, edo euskoz email honen bidez: iban@euskalmoneta.org
Euskalduna izan edo ez, denok aritu dezakegu euskara biziarazteko!