2024ko apirilak 13an, larunbatez, Ezpeletako Eusko Egunaren bigarren edizioa izanen da merkatu estaliko gunean. 2023 urteko edizioa arrakastatsua izan zen, 1500 bat pertsonak parte hartu baitzuten, parte hartzaile guztiak eskertu nahi ditugu. Aurten, programan berrikuntzak sartu nahi izan ditugu, adibidez, armairu huste bat gehituz!
Zergatik armairu hustea?
Hautu hori egin dugu horrek gure jantzieri bigarren bizi bat ematen baitio. Kontsumitzaileeri alternatiba bat ematen die jantzi berriak erostearen ordez eta molde horretan bere heinean parte hartzen du jantziak ekoizteko eta garraiatzeko behar diren baliabide naturalak mantentzen. Euskoaren armairu hustean parte hartzen, kontsumitzaileak (bikoitza den) dinamika bertutetsu batean parte hartzen du!
Armairu hustea goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak arte izanen da kanpoan. Parte hartzeko ezin sinpleago : Apirilak 13an libre izatea, saltzeko jantziak edukitzea.
Armairu huste honetan, euro bidezko ordainketak onartuak izanen dira. Nahiz eta gure tokiko monetak leku garrantzitsu bat izateko, ordainketen gehiengo euskoz egitea nahiko ginuke.
Parte hartzeko, izen emate orria bete ezazu.
Informazio baliagarriak ezagutu.