Aurten hitzordua apirilak 13an larunbatez izanen da, bestea herrikoi handiarentzat goizetik gauera handiak eta ttikiak gozaraziko dituena bere aktibitate eta animazio anitzekin (programa osoa hemen).
Goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak arte elkarteen herrixkan izanen diren elkarte eta animazio ezberdinak ezagutu:
- Euakara inizazio atelierra Plazararen eskutik: Euskaran hasiberriak, lehen hitzak ikasteko aukera da, berehala praktikan ezartzeko!
Plazara elkartea kolektibo pluridiziplinarioa da aktore eta biztanle ezberdinen eskutik euskara denon egunerokoan geroz eta gehiago presente izan dadin.
- Iruzurrezko alokatzeeri buruzko erakusketa Aldaren eskutik.
Alda elkarteak populazio, familia eta auzo popularretako pertsonen interesak defendatzen dituen elkartea da. Informazio gehiago: https://www.alda.eus/projet/
- Biodibertsitatearen babeserako sentsibilizazio gunea Hegalaldiaren eskutik.
HEGALALDIA naturara babesten duen elkartea da zeinek Pirineo Atlantikoko (64) fauna basatiaren arta zentro bakarra kudeatzen duen.
- Ipuin irakurketa Bestearekinen eskutik.
Bestearekin elkarteak laguntza soziala proposatzen du babes eskubidea galdu duten haurren familien aloiamenduari lotua (erregularizatzeko desmartxa egiten dituztenak).
- Euskal Herri subirano, iraunkor eta solidarioaren Quiz-a – Euskal Herria Burujabeko jokoa “Zorionak zori”, Euskal Herria Burujaberen lurralde proiektuari buruzko ezagutza testatzeko, Bizi!ren eskutik.
Bizi! elkarteamugimendu altermondialistaren barne da. Bere helburuak ingurumenaren justizia eta justizia soziala dira, mundu eta tokiko mailan.
- Tawashi mustuka eta Birziklategien sentsibilizazio panelen atelierra eta, Avenir Geroa Elkartea – Lokala Birziklategiaren eskutik.
Birziklategia AVENIR GEROA elkarteak pusatzen du. Euskal Herri barnekaldean bilketa, balorizazioa, prezio solidarioan ber saltzea eta berrerabilpenari eta konponketari buruzko sentsibilizazioa animatzen du.
- Ozeano, uretako hondarkin eta itsasbazterreko babesari loturiko sentsibilizazioa jokoen bidez, Surfrider Côte Basquen eskutik.
Surfrider Foundation Europe elkarteak 30 urte daramatza Ozeanoen babesten. Euskal kostaldeko antenak sentsibilizazio, hezkuntza eta bilketa aktibitateak antolatzen ditu.
Mediabask, AIBA eta Sarde Sardeska elkarteak bertan izanen dira ere baita AESA elkarte ekoherritarra klimari buruzko freska bat propsatzeko.
Zuk ere elkarteen herrixkan parte hartu nahi duzu? Inskripzio orri hau bete ezazu:
Programa osoa : euskoeguna.euskalmoneta.org
Denak Eusko Egunera apirilak 13an Ezpeletan!