Zer da Korrika?

Korrika Euskal Herri osoa 11 egunez eta 10 gauez gelditu gabe zeharkatzen duen errelebo lasterketa enblematikoa da. AEK-k antolaturik, euskara sustatzea eta helduentzat ematen diren euskara kurtsoentzat dirua biltzea da helburu nagusia. 1980 urtean sortu zenetik Korrika ekitaldi nagusia bilakatu da ehunmilaka parte hartzailerekin, Euskal Herriak bere hizkuntzarekiko duen atxikimendua erakutsiz. Lasterketaren baitan, lekukoa eskuz esku pasatzen da kilometroro, helmugan erakutsia den mezua gordez.

Euskoa euskararen alde engaiatzen da!

Milaka pertsona engaiatzen dira Korrika prestatzeko, besta eta ekitaldi kulturalak antolatuz ibilbide osoan zehar. Euskoak bere sustengoa erakutsi nahi izan du rock kontzertuak antolatuz Korrikaren probetxurako eta lasterketan parte hartzeko kilometro bat erosiz. Amaia, Eusko garapen arduraduna, izanen da aurten lekukoa harroki eramanen duena!

Hitzordua martxoak 14ean ostegunarekin 21:06-etan Senperetik Zuraiderako bidean, Seaskaren kolegio berritik eta Nahiaren berotegitik pasa ; abiapundua Kamietako Borda panel aintzinean!

Euskoak erabili Korrikan!

Zentzu gehiago emaiozu Korrikari tokiko moneta erabiltzen : Korrika Kulturala ekitaldietan eta kide diren egituren baitan, zure bizkarrekoa erosteko, AE- ri dohainak egiteko, baina baita ere martxoak 24-an igandearekin korrikaren helmugan! Tokiko moneta onartua izanen da txartelak erosteko mahain guzietan, billete bidez edo euskopay aplikazioa erabiliz.

Bi mahainetan izanen gira baita ere, San Andres plazan eta Roland Barthes esplanadan, bertan, trukatu, dirua atera, aurkitegiak hartu eta edozein galdera pausatzeko aukera izanen da!


Euskaldun izan ala ez, denok batera aritu dezakegu euskara bizi dadin!