Eusko Eguna besta herrikoia hemendik hilabete batera izanen da Ezpeletan.
Hitzordua apirilak 13an, larunbatarekin merkatu estalian kalitatezko bertako produktuak eta produktu artisanalak atxemateko, noski, euskoz ordaintzen ahalko dituzunak.
Goizeko 10 etatik arratsaldeko 4 ak arte izanen den laborari eta artisauen merkatuko erakusketariak ezagutu:
Laborarien merkatua:
- Pittika : Ahuntz gasnaren fabrikazio eta salmenta (gasna, gasna freskoa, gasna pikor) – Pittikak sasoian
- Idoia Apiculture : Eztia, polena, propolioa eta erlategiko beste produktuak
- Lorez Lore : Ezti ekoizlea eta erlategiko produktuak
- Gaec Pancousset : Ahuntz eta behi gasna (laktikoa, pasta biguna)
- Biperduna : Barazki ekoizpena permakulturan eta Ezpeletako biperra, belar infusioak eta fruituak. Salmenta baserrian
- Lursoinu : Sendabelar eta landare aromatiko ekoizlea, biltzailea eta prozesatzailea
- GAEC Jauberria : Barazki ekoizpen biologikoa – AB Labela
- GAEC Aozteia : Manex buru beltzak Ossau-Irati etxe gasna salmenta zuzena, urdekiak, Kintoa xerri gatzaketa
- Nouste Ekilili : Laborari kooperatzaileer olio begetal gordinaren erostea eta elikadura edo animalientzat olio begetal moduko salmenta.
- Bio’langerie des Moulins : Laborari okina AB Laborantza Biologiko labelarekin
- La Ferme d’Uhaldia :Gizarteratze egitura merkatu baratzearen bidez
- PIKOKA – Tapas et légumes : Houmous eta Pickles kontserba biologikoak
- Les Jardins Oreka : Idoki baserria, baratza eta baratzezaintza
- La maison de la châtaigne : Euskal gaztaina ekoizpena eta eraldatzea (erreferentziazko 18 produktu)
- Uronakoborda : Kintoa eta Ezpeletako biperra, AOP
- ETXETIK :Fruituen eraldaketa
- Ferme Berroeta – HanGora Etxaldea : Angora ahuntzen hazkuntza (AB) eta mohair artile salmenta; kontserbatzen diren barazkiak patatak, tipulak, kuiak, ilar lehorrak (sasoinaren arabera) AB.
- Belazkabieta : Ezpeletako biperra AOP, Itsasuko gerezi erreximenta, bildotskia, eztia (Idoki eta AB Laborantza Biologiko labelak).
Artisauen merkatua:
- Oyartza Hontza bijoux : Bitxi energetiko sortzailea
- Déco Couture & Co : Profesional eta partikularrendako barneko dekorazioa : erridauak, muebleendako tapizeria, josteko makinak, kurtso eta atelierak
- TOKILIA : Kuxinak, poufak, bankuak edo manex artilez beteta neurrira egindako fabrikazioa eta salmenta. Manex artilea nahas-mahas saltzea.
- Moondura : Ibilgailuen antolamendu aldagarriak, mini autokarabanentzako furgoneta bihurtzeko
- Kalamu cosmetik : Kalamu landare-olioan oinarritutako kosmetika ekologikoen ekoizlea eta sortzailea
- Lur kosmetiko naturalak : Kosmetikoen fabrikazio eta salmenta
- Martxuka : Saltegian ditugun sorkuntza ezberdinak : kosmetikoak, joskintza, kandelak, bitxiak, ilustrazioak, galtzerdiak
- L’Autre Monde : Tatuaiak (bakarrik joankorrak dendatik kanpo) – Margo eta ilustrazioak – Denda esoterikoa – miniaturazko figuren tindatze eta salmenta – Egurrezko sorkuntza artisanalak – Kartak
- Cordonnerie Le Marre (Valérie Le Marre) : Larrukigintza (Zaku, gerriko, larrukigintza ttipia)
- Meubles Iñaki : Altzairuen sorkuntza (meubles Iñaki) eta egurrezko objektuak (Bostekoa ontziak)
- Bogaliegraphies : Sorkuntza atelier ekologikoak / Grabadurak – zianotipoak / komunikazioa
- Atelier Arano : Larrukigintza eta larrukigintza ttipia : zakuak, gerrikoak, diru-zorroak
- Librairie Elkar : Mota guziko liburuak
- Erroak : BD fantastikoak (FR eta EUS)