martxoa 2024 - Eusko

Eusko Eguna: gaueko kontzertuak!

Udaberri honetan ere Eusko Eguna ospatuko da, Ezpeletako merkatu estalian. Aurten, besta herrikoi handia antolatuko da, apirilaren 13an, larunbatean! Euskoa moneta soil bat baino anitzez gehiago da: gizarte-lotura eta elkartasun ekarlea, balio jakin batzuk sustatzen dituen sarea eta lurraldearen eraldaketa [...]

Eusko Eguna : haurrendako egitarau berezia!

Eusko Eguna antolatuko da, apirilaren 13an, larunbatean, Ezpeletako merkatu estalian. Tokiko moneta eta lurraldeko alternatibak elkarrekin ospatuko ditugu! Egitarauan: laborarien eta artisauen merkatua, jantzi eta sehaska hustea, pilota partida Bengoetxearekin, desazkundeari buruzko hitzaldia, musika, dantza eta abar.  Hainbat aktibitate proposatuko [...]

Eusko Eguna: laguntzaileen portreta

Eusko Eguna fite heldu da eta Euskoarentzat laguntzaileen parte hartzea ezin bestekoa da. 11 urte daramatzate misione ezberdinetan laguntzen, ekitaldien antolaketak, komunikazioa, aldaguneetatik pasa, itzulpenak egiten edota informazio mahainetan. Elkarteari buruz dituzten engaiamenduak eta kide direnetik egiten dituzten ekintzak ezagutzeko, [...]

Korrika egin Euskoarekin Korrikaren 23. edizioan!

Zer da Korrika? Korrika Euskal Herri osoa 11 egunez eta 10 gauez gelditu gabe zeharkatzen duen errelebo lasterketa enblematikoa da. AEK-k antolaturik, euskara sustatzea eta helduentzat ematen diren euskara kurtsoentzat dirua biltzea da helburu nagusia. 1980 urtean sortu zenetik Korrika [...]

Eusko Eguna: elkarteen herrixka eta bere animazioak!

Aurten hitzordua apirilak 13an larunbatez izanen da, bestea herrikoi handiarentzat goizetik gauera handiak eta ttikiak gozaraziko dituena bere aktibitate eta animazio anitzekin (programa osoa hemen).  Goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak arte elkarteen herrixkan izanen diren elkarte eta animazio ezberdinak ezagutu: Euakara [...]

Ezagutu inguruan dituzun profesional berriak!

Eskualdeko aurkitegiek zerrendatzen dituzte Euskal Herriko tokiko moneta onartzen duten saltegi, enpresa, elkarte, lanbide liberal edo konpainia publiko guziak. Hilabete honetan eguneratu den aurkitegia begizta ezazu, inguruan dituzun eta Eusko sarean sartu berri diren profesional guziak ezagutzeko! Deskargatu zure eskualdeko [...]